2019an eta 2020an koordinatu genuen “Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesteko aliantzak eraikiz” ekimena; helburu nagusia krimen antolatuaren indarkerietatik ihes egiten duten pertsonek nazioarteko babeserako daukaten eskubidea defendatzea da. Ekimenak hainbat emaitza izan zituen, besteak beste, izen bera daukan ikerketa. Hementxe deskargatu daiteke: https://www.cear-euskadi.org/producto/huir-para-vivir-tejiendo-alianzas-que-protegen-frente-al-crimen-organizado/?fbclid=IwAR1-gL609OqNZ1BMx89v8TpHYlUbwJHojXo2RgvCbK6kx1a5znEPV8VUnPo

Ikerketan Honduras, El Salvador, Mexiko, EAE eta Espainiako Estatuko hainbat pertsona, kolektibo eta antolakundek hartu dute parte, eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimen honetan erakutsi duten eskuzabaltasunagatik eta hainbeste indarkeriaren artean bizitza eraikitzen jarraitzeko erakutsi duten adoreagatik. 

Gainera, ekimen beraren baitan, “Alde Egin edo Hil”, Susanna Martínek egindako komikia argitaratu dugu. Hementxe, komikiaren aurrerapen bat:

“Diego jipoitu egin zuten pandilleroek, transa izateagatik. Doña Concepcióni estortsio egin zioten, bere negozioa eta semea kendu zizkioten. Alexandrari etxera sartu zitzaion mara, senarraren bitartez. Delmer eta Rihannak lagun guztiak bortizki galdu dituzte. Egun batetik bestera, ihes egin behar izan zuten guztiek. Etxea, lana, negozioa eta maite zuten jendea atzean utzi zituzten, El Salvadorren eta Hondurasen, eta beste herrialde batera joan ziren, bertan dena erraza, atsegina eta lasaia izango zelakoan. Krimen antolatuaren jazarpenetik, eta haren indarkeria matxistetatik eta gorroto LGBTIfobikotik bizirik atera diren pertsonen istorioak kontatzen ditu alde egin edo hil komikiak. Eta horrez gain, genero-jazarpenagatik asiloa eskatzen duten pertsonek harrerako herrialdeetan topatzen dituzten diskriminazio eta aurreiritziez ere mintzatzen da.”

Komikiaren ale bat nahi baduzu idatzi honako helbidera: incidencia@cear-euskadi.org