Hirugarren urtez jarraian, Bilboko kaleak errefuxiatuen aldeko eszenatoki bilakatzen dira. Bilbao Refugio lasterketaren hirugarren edizioa izan da gaurkoa, errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzen dituen martxa, hain zuzen ere. Goizean egiten zuen beroa gaindituz, martxak Bilboko Erripako Kaitik Itsas Museoraino joan eta etorrian dauden 5kmko ibilbidea egin ditu. Izan ere, badira ibilbidea birritan egin dutenak, 10km eginez. Guztira 400 lagunek parte hartu dute aurtengo lasterketan.

“Lehenengo edizioan, pairatzen zuten jazarpenagatik behartuta beraien sorterria utzi behar duten iheslariek egiten duten bidaia arriskutsu eta luzea ikustarazi nahi izan genuen. Aurreko urtean berriz, behartutako lekualdaketen kausak anitzak direla azalarazi genuen: gerrak, arrazoi politiko edo sozialak direla medio, edota genero edo sexu-orientazio arrazoiengatik. Aurtengo edizioan, behin leku seguru batetara heltzen direnean errefuxiatuek gainditu behar dituzten oztopoak jakitera eman nahi izan ditugu: etxebizitza eta lana topatu, tokiko hizkuntzak menperatu, eta orokorrean bizitza berri bat hutsetik hasteko behar diren kontu guztiak”, adierazi du Javier Galparsorok, ZEHAR errefuxiatuekinko Presidenteak.

Lasterketaren irteera ZEHAR errefuxiatuekink Oñatin, Gasteizen, Donostian eta Bilbon hartutako 40 errefuxiatuk hasi dute. Gainera, lasterketaren zenbait beteranok ere aurtengo hitzorduan parte hartu dute. Hauxe da Youssef En Nouaryren kasua, ZEHAR errefuxiatuekinko boluntarioa da eta bere esanetan, “Bilbao Refugioren helburua jendartea errealitate honekin sentzibilizatzea da, alegia, pertsonak direnagatik baloratzea. Beraien sorterrietan arazoak izan dituzten lagunak dira, hona heltzen dira eta harresiak topatzen dituzte, beraien bizitza berregitea oso zaila izanik. Niri gertatu zait, horregatik gaur, errefuxiatuen alde korrika egiten dut”:  

Lasterketaren babesleak ere bertan egon dira, besteak beste: Mónica Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria; Iñigo Pombo, Bilboko Gizarte Ekintzako Zinegotzia eta Carlos Fuentenebro, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Dekanoa. Aurtengo edizioaren laguntzaileak hauexek izan dira: Irudi Digital, Eroski, UPV-EHU eta Sanjika. Gainera, Dani Álvarez eta Begoña Beristain kazetariek beraien babesa eskaini diote lasterketari, baita Itziar Ituño aktoreak ere. Bilbao Refugio lasterketa solidarioa ekainan ospatzen da, hilaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzen delako. Egitasmo honekin iheslarien aldeko hilabeteari hasiera ematen diogu. Gogorarazten dugu martxaren irabazi guztiak ZEHAR errefuxiatuekink egiten duen lanera bideratuko direla.