Osasun integralaren mapa Kula Sareak sortutako tresna da.  Errefuxiatuen osasunean eragiten dituzten hainbat faktore daude, eurek beraiek kontatu diguten bezala, hala nola: fisikoa, mentala, emozionala, espirituala, erlazionala, soziala edota komunitarioa. Tresna honen asmoa errefuxiatuek haien ongizatea kudeatzeko behar duten informazioa eskaintzea da.

Gaurko osasun mapa Bizkaiko errekurtsoak biltzen ditu, orain dela urte bete lehenengo bertsioa aurkeztu genuen eta orain baliabideen gaurkotzea aurkezten dugu, beriaen beharrak ahal den neurrian asetzeko.

Berritasun gisa, gaurkotze honetan hizkuntza ezberdinetara itzulitako bertsioak daude.

Deskargatu itzazu! 

Zer da Kula Sarea?

Kula Sarea talde autonomo eta proaktiboa da. ZEHAR errefuxiatuekinko profesional eta boluntarioek osatzen dute eta bere abiapuntua pertsonen sendotasuna da, guztiok parte garen komunitate honen eratzean errefuxiatuen parte-hartzea bultzatzeko. Errefuxiatuen harrera, integrazio eta ongizatearen hobetzean lagundu nahi du. Horretarako, gizakiaren ikuspuntu holistikoa hartzen du osasun integral eta “procomún” ikuspegi berritzailean gauzatzen da. Errefuxiatuei haien beharrei erantzuteko laguntzen die, hauek haien ongizate, sortze eta lurralderako aberastasun prozesuetan eragile aktiboa bezala gizarteratzeko.