Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa!

Zer da Bizilagunak?

Azaroak 19an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.

Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, modu zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Sakatu hemen triptikoa deskargatzekosBizilagunak zertarako eta zergatik?

Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu.  Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugun onartean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.

Izena eman!

Bazkarian parte hartzeko

Dinamizatzailea izateko

 

Nahiago baduzu, jarri zaitez zuzenean gurekin harremanetan:

Nahi izatekotan, CEAR Euskadik aurrera eramaten duen ekintza honen antolaketan parte hartu dezakezu boluntario moduan.

Informazio gehiagorako, jarraitu gaitzazu!