Aurten ere, Bizilagunak ekimena lurraldean bizi diren kultura ezberdinetako lagunak bilduko ditu igande honetan, azaroak 19, familia arteko bazkari bat tartekatzeko. Kasu honetan, aurreko urteko izen-emateak gainditu dira (728 pertsona izanik): 1.000 lagun, 93 bazkaritan banatuta eta 43 nazionaltasun ezberdinetakoak.

ZEHAR errefuxiatuekin eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako ekimena da, lurraldeko Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren parte dena. Laugarren urtez ospatzen da, urtero kuadrillak gehituz, edizio honetan hauek izanik: Vitoria-Gasteiz, Aiara, Kanpezu, Gorbeialdea, Lautada eta Errioxa.

Bizilagunakek “Zaratak ez dezala zure burua kutsatu” lemapean, errefuxiatu eta migratzaileekiko zurrumurru arrazista eta xenofoboek sortzen duten zarata metaforikoaren aurrean, musika aldarrikatzen du. Horri aurre egiteko, edizio honetan, Arabako zenbait musikarik bat egin dute beraien musikarekin bulo hauei aurre egin nahian, hala nola: Green Valleyk, Carlos Menak, En Tol Sarmientok (ETS), EH Sukarra, La Pulgak, SAk edota Izar Mendiguren bertsolariak.

 

 

Rosabel Argotek, ZEHAR errefuxiatuekinko arduradunak Araban eta Bizilagunakeko partaide bere edizio guztietan, ekimen honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen du: “Gure etxeko ateak irekitzen ditugu, gure etxea daukagun gauzarik barnekoena da, baina ezezagunekin bazkaltzeagatik sortzen den lotsa hori behin gaindituta, pertsonen artean adiskidetasuna sortzen da. Izan ere, Bizilagunak gure hiri, herri eta auzoetan bizi garenon artean elkar ezagutzeko aukera paregabea da imajinario kolektiboan dauden zurrumurruak gaindituz”.