Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako 30 hauteskunde-proposamenak aurkeztu ditu

2024ko martxoaren 11. Zehar-Errefuxiatuekin elkartetik apustu garbia dugu hauteskunde autonomiko hauetan errefuxiatuen babesa hobetzeko, eta horretarako, apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetarako gure hogeita hamar proposamenak aurkezten ditugu. Funtsezkoa da alderdi politikoek kontuan hartzea Euskadin bizi garen pertsona guztiak, gizarte bidezkoago bat eraikitzen laguntzeko. Dokumentu hori funtsezkoa da, eta nabarmentzen du elkarrekin lan egin behar dela, herritarrei eta, batez ere, errefuxiatuei, desplazatuei, aberrigabeei eta migratuei eragiten dieten egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. 

Hogeita hamar proposamen horiek Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak giza eskubideen defentsarekin eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsona guztientzako sistema bidezkoago eta solidarioago bat sustatzearekin duen konpromisoa aurkezten dute. Dokumentuak hainbat gomendio eta proposamen jasotzen ditu funtsezko arloetan oinarrituta: erakundeen arteko koordinazioa, informaziorako sarbidea, arreta juridikoa, gizarteratzea, osasunerako sarbidea, etxebizitza, ekonomia- eta lan-eskubideak, hezkuntza, haurren eta nerabeen babesa, indarkeriaren eta diskriminazioaren aurkako borroka, giza partaidetza eta garapen-eredua.

Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak dei egiten die eragile politiko guztiei proposamen horiek aintzat har ditzaten eta elkarrekin lan egin dezaten Euskadin errefuxiatuen eskubideen babesa eta errespetua bermatzeko.

Informazio gehiagorako eta dokumentu osoa deskargatzeko, sakatu HEMEN

 

Informazioa jaso:





Lankidetza eta Elkartasunari buruzko Euskal Lege berriaren balorazioa

2024ko otsailaren 28a, Vitoria-Gasteiz. Joan den 2024ko otsailaren 15ean Eusko Legebiltzarrak alderdi politikoen gehiengo zabalarekin Lankidetza eta Elkartasunari buruzko Euskal Legea onartzeak garapenerako lankidetzaren etorkizuneko euskal politiken markoa ezartzen du. Bi urteko eztabaida-prozesu parte-hartzailea izan da eta Zehar-Errefuxiatuekinen ezinbestekotzat ditugun alderdiak txertatu dira, egoera zaurgarriko errefuxiatuen, desplazatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideen defentsarekin konprometitutako erakunde gisa.

Testu legegilea mugarri nabarmena da Euskadik nazioarteko lankidetzarekin eta elkartasunarekin duen konpromisoan. Prozesuko instituzio- eta gizarte-eragileen partaidetza bereziki balioesten dugu. Inklusio-ikuspuntuak euskal lankidetza eta elkartasunaren ikuspegi partekatua eraikitzea ahalbidetu digu eta legearen oinarrien eta helburuen inguruan adostasun handia lortu dugu.

Lankidetza eta Elkartasunari buruzko Euskal Legeak lankidetza- eta elkartasun-ekintzekin konpromiso solidarioa berresten du eta helburu historikoa ezarri du: Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen %0,7 lankidetza politikei zuzentzea eta pertsona ororen duintasuna bermatzeko politika horien botere eraldatzailea aitortzea. Euskal gizarteari bere osotasunean eta instituzioei deialdia egiten die gaitasunak eta baliabideak giza garapenaren, mundu-justiziaren, demokraziaren, giza eskubideen eta bakearen zerbitzuan jartzeko, Hegoaldeko eragileekin elkarlanean. Gainera, Euskadin zein Hegoaldean gizarte-erakundeak indartzen ditu.

Legeak begirada politiken koherentzian eta eragile berriak txertatzean (eskutik joan behar duten kontuak) jartzen duen arren, Legearen izaera partekatua materializatzen duten garapen-tresnak eraikitzeko erronka dago oraindik, Legeak euskal lankidetzaren oinarrizko markoa izan behar baitu.

Horrez gain, kudeaketa eraginkorraren proposamena gauzatzea ere erronka izango da. Lankidetza- eta elkartasun-ekintzak azkarrago eta modu sinpleagoan kudeatzea ahalbidetzen duten arau eta prozedurak garatzea aurreikusten da.

Zehar-Errefuxiatuekinen aburuz, Lankidetza eta Elkartasunari buruzko Euskal Legea onartzea aurrerapauso garrantzitsua da egungo testuinguruan gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko bidean. Gainera, alderdi interesdun guztiekin lankidetzan aritzeko konpromisoa dugu, lege hau modu eraginkorrean ezartzen dela bermatzeko eta pertsona guztientzako mundu bidezkoagoa eraikitzeko.

 

Zehar-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratzaileen gizarteratzearekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioarteko babesa bilatzeko pertsona orok duen eskubidea aitortzeko borrokan erreferentea da erakundea.

Informazio gehiagorako: 688689512 / comunicación@zehar.eus

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak berretsi egin du lurra defendatzen duten emakumeekin duen konpromisoa, eta haien babesa eta laguntza eskatu du, euren lana bertan behera gera ez dadin

Bilbo, 2024ko otsailak 28. Zehar-Errefuxiatuekinek Utopien Herri Bira. Komunikazioa eta Giza Eskubideak. Gure Burua Babesteko Topaketan parte hartu du, joan de otsailaren 16an eta 17an Basoa Defendatzaileen Etxean (Artea). Brigadas Internacionales de Paz (PBI-EE) eta desplazados.org erakundeek antolatu zuten jardunaldia eta Mesoamerika, Kolonbia eta Euskal Herriko emakume defendatzaile eta gizarte-komunikatzaileak bildu zituen.

Bi egunetan zehar, liderrek eta eragileek talde-armatuen eta enpresa estraktibisten aldetik jasaten duten indarkeria aztertu zuten eta instituzio publikoen babes eza analizatu zuten, testuinguru askotan, botere korporatiboarekin aliatuta daude azken horiek. Haien lanaren kriminalizazioan komunikabide handien papera salatu zuten eta gizarte-komunitateen lana aldarrikatu zuten, haiek ere zentsura eta mehatxuak jasaten baitituzte.

Defendatzaileek haien lurra, bizimodua eta natura-ondasunak defendatzeagatik eraildakoak gogoratu zituzten, hala nola Samir Flores Soberanes, Morelos Proiektu Integralaren (Mexiko) eragina salatzeagatik eraildakoa, eta Ienca Berta Cáceres, beti presente dagoen liderra. Haien borroka mantendu beharra aldarrikatu zuten eta erresistentziarako eta aurre egiteko estrategiak partekatu zituzten, esaterako, Costa Rican erbesteratutako Nikaraguako emakumeen artikulazioa eta Guatemalan garatutako gazte ikasle eta komunitate indigenen erresistentzia.

Zehar-Errefuxiatuekinek Euskal Herrian giza eskubideen defendatzaileak laguntzen eta babesten egiten duen lana azaldu zuen eta komunikatzaile aliatuekin aurrera eramandako estrategia jorratu zuen, Kolonbiako proiektu hidroelektriko handienari (Hidroituango) aurre egin dieten ingurumen-liderrek jasandako indarkeria salatzeko.

«Sare feministek eta nazioarteko babesak bizitzak salbatzen dituzte. Defendatzaileak defendatzen jarraituko dugu eta haien lurraldea defendatzeagatik indarkeria jasaten dutenentzako asiloa aldarrikatzen», adierazi zuen Raquel Celisek, topaketan Zehar-Errefuxiatuekineko ordezkariak. «Jardunaldia hitz egiteko eta taldean ikasteko gunea izan da, emakume defendatzaileekin gure konpromisoa berresteko balio izan digu eta haien lana sorburu herrialdeetan eta erbestean arriskuan ez egotea premiazkoa dela nabarmentzeko».

 

Zehar-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratzaileen gizarteratzearekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioarteko babesa bilatzeko pertsona orok duen eskubidea aitortzeko borrokan erreferentea da erakundea.

Informazio gehiagorako: 688689512 / comunicación@zehar.eus

Futbola gizarteratze tresna gisa: Aliantza berria Zehar Errefuxiatuekin eta Athletic Club Fundazioaren artean

Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko programetan parte hartzen duten gazteek futbolean laguntza-sare berria aurkitu dute Lezamako Athletic Clubeko entrenamenduetan

Bilbo, 2024ko otsailak 27. Athletic Club Fundazioa eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen arteko lankidetzaren baitan, Zehar‑Errefuxiatuekinen zenbait programetan eta proiektutan laguntza jasotako 25 gaztek (guztiak gizonezkoak) Lezaman egindako lehenengo entrenamenduetan parte hartu dute, gogo eta zirrara handiz. Entrenamenduak 2024ko ekainaren 14ra arte egingo dira.

«Futbolean jokatzera etortzea gustatzen zait, lagunekin ondo pasatzen dudalako eta arazoak ahazten ditudalako, hala nola familia mantendu behar izatea etab. Hemen familia berria sortzen dugu», adierazi zuen parte-hartzaileetako batek, futbolak entretenimendu- eta adiskidetasun-gune gisa duen balioa nabarmenduz.

Beste gazte batek taldearekin duen konpromisoa azaldu zuen, lesionatuta egon arren, eta behin osatu ostean kirol-giroan jarraitzeko gogoa ere zuela esan zuen. «Lesionatu egin naiz eta datorren astean ezin izango dut entrenatu, baina etorri eta nire kideekin egon nahi dut», adierazi zuen, taldearen baitako elkarren arteko laguntzaren garrantzia nabarmenduz.

Iker Bocosek, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko gizarteratze arduradunak, lankidetzaren eragin positiboaren gaineko ikuspuntua partekatu zuen: «Futbolak gune segurua eta erosoa eskaintzen die gazteei, trebetasunak garatu ditzakete, eguneroko arazoak ahaztu, harremanak sortu eta talde baten parte sentitu».

Athletic Club Fundazioak eta Zehar-Errefuxiatuekinek kirolaren bidez inklusioa eta gazte guztien ongizatea sustatzeko konpromisoa izaten jarraituko dute, zubiak eraikiz eta gizarteratzea bultzatuz.

 

Zehar-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratzaileen gizarteratzearekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioarteko babesa bilatzeko pertsona orok duen eskubidea aitortzeko borrokan erreferentea da erakundea.

Informazio gehiagorako: 688689512 / comunicación@zehar.eus 

Arabako bigarren Zurrumurruen Aurkako Eguna martxoaren 2an, larunbata, izango da Guardian

Egun honen helburuak dira Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak egiten duen lana ezagutaraztea eta immigrazioaren aurkako zurrumurruak desegitea

Gasteiz, 2023ko otsailaren 26a. Datorren martxoaren 2an, Biasterin, Arabako Zurrumurruen Aurkako Bigarren Eguna ospatuko da, ZAS! Sareak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta, Zehar-Errefuxiatuekin, Bitartean Entrentente, ACCEM, Biasteriko Udala, Agharas, UNRWA eta Toparen babesarekin. Egun horretan, “Elkarbizitza ospatzen! Denok bat!” lelopean, Biasteriko bizilagunek jarduera ugari izango dituzte herrian zehar. 

Programazioa 11:30ean hasiko da, Antonio Mijangos Kultura Aretoan. Jarraian, Zurrumurruen Aurkako Arabako Estrategian eta Bizilagunak kultura arteko bazkarietan parte hartzen duten pertsonen esperientziari buruzko solasaldi bat egingo da. Kulturarteko jarduera horrek hainbat jatorritako bizilagunak otordu baten inguruan elkartzea errazten du. 12:30etik aurrera hasiko dira gainerako jarduerak udalerrian zehar. Zehazki, turismo bulegoan (Garcetas etxea) erakusketa bat egingo da. Samaniego jauregian, Guardiako gazteek proba egin eta zurrumurru eta estereotipo arrazistak desegin ahal izango dituzte, escape room baten bidez.

12:30etik 13:30era bitartean, Torre Abacial plazan, speaker ‘s corner bat egongo da, hau da, gune bat non kultura arteko bizikidetza mezuen inguruan hitz egin.  Haurrek ere egun horretaz gozatu ahal izango dute aniztasuna ospatuz, zurrumurruen aurkako haurrentzako ipuin kontalariekin (Torre Abacial plaza), henna lantegiekin (Gaitero plaza) eta ‘Bizikidetza ereinez’ lantegiarekin (Carlos Saenz de Tejada plaza).

Gainera, San Juan plazatxoaren inguruan, bizilagunek Soufiane Charif piano jotzailearen kontzertu batez gozatu ahal izango dute. Amaitzeko, 14:00etatik 14:30era, turismo bulegoan, jardunaldia itxiko da.

Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen Auzoan gure artean zaintzen kanpainaren epizentroa izango da Bilboko Irala auzoa

Ostalarien laguntzarekin, otsailaren 5, 6 eta 7an egoera zaurgarrian dauden pertsonentzako neguko arropa bilketa egingo da Iralan.

Bilbo, 2024ko otsailak 1

Elkartasunari eta komunitatearen laguntzari indarra emateko ahalegin bateratuarekin, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak Auzoan gure artean zaintzen kanpaina sortu du, giza eskubideen eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen garapen integralaren defentsarekin duen konpromisoari jarraiki.

«Egoera txarrei aurre egiten dieten pertsonentzako neguko arropa biltzean oinarritzen da kanpaina, hala nola kalean bizi direnentzat eta zerbitzu-publikoek oinarrizko beharrak betetzen ez dizkietenentzat», azaldu zuen Patricia Escuték, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko inklusio taldeko kideak. «Bilboko Irala auzoko ostalarien laguntza sutsua daukagu, otsailaren 5, 6 eta 7an ekintzara deituko dute haiek ere».

Egunero, Bilboko Irala auzoko bulegoetara muturreko zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak etortzen dira, bereziki kalean hilabeteak daramatzaten gazteak eta haien herrialdeetatik ihes egitean ondasun asko atzean utzi dituzten familiak adingabekoekin. «Hiri batean bizitza berriari hasiera ematea migrazio-prozesuan fase‑zaila da. Horregatik, neguko arropa bilketarako laguntza eskatzen diegu hain ondo hartu gaituzten auzokideei, lo-zakuak, tapakiak, oinetakoak, jakak edota barruko arropa berria bilduko ditugu», azaldu zuen Tfarah Myeslemek, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko inklusio taldeko kideak.

Bilketa-tokiak ondorengoak dira:

  • Zuberoa Taberna, Zuberoa etorb. 15
  • Bar Patxo, Errege Katolikoen etorb. 6
  • Bar Bizkaia, Errege Katolikoen etorb. 6
  • Bar Estenga, Errege Katolikoen etorb. 11
  • Bar Aitana, Irala k. 15

Kanpaina honek Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen eta Bilboko Irala auzoko tabernen jabeen arteko lankidetzaren isla da, ekimena aurrera eramateko ezinbestekoa dena. Bar Patxoko Lorenak ondorengoa baieztatu zuen: «Helburu zintzo honetan laguntzeko poz-pozik gaude. Guztiek merezi dute arropak edukitzea eta ziur sentitzea, bereziki neguko hilabeteetan. Guztioi gonbidatzen zaituztegu gurekin bat egitera, ekimen baliotsu honen parte izan zaitezten».

Zeharra-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.

Harremanetarako informazioa: 688689512 / comunicación@zehar.eus