“Erbeste izan ginen. Babes gara? Bidaia bat Mexiko eta Euskal Herrian zehar” mintegia antolatu dugu

Ostegun honetan, urriaren 7an, “Erbeste izan ginen. Babes gara? Bidaia bat Mexiko eta Euskal Herrian barna” mintegia egingo da Bizkaia Aretoan. ZEHAR errefuxiatuekink antolatu du, eta ekitaldian bi igarotze- eta harrera-espaziori buruz hitz egingo da, bi une historiko ezberdinetan: Mexiko, eta Hendaiaren eta Irunen arteko muga.

Topaketaren helburua da elkarrizketa bat sortzea euskal herritarrek Guda Zibilean eta diktadura frankistaren garaian bizi izan zuten erbestearen eta gaur egun, indarkeriarik gabeko bizitza baten bila, Euskal Herria eta Mexiko zeharkatzen dituzten pertsonen bizipenen artean.

Gehiago Irakurri

Susanna Martín Segarraren “Alde Egin Edo Hil” komikia aurkeztuko dugu

ZEHAR errefuxiatuekink “Alde Egin edo Hil” komikia aurkeztuko du bihar, Susanna Martín Segarra autorearekin batera, Bilboko Louise Michel liburu dendan, 18:30ean. El Salvadorretik eta Hondurasetik ihes egin eta gaur egun Euskadin hartu diren errefuxiatu batzuen istorioak biltzen ditu argitalpen horrek; izan ere, euren lurraldeetatik ihes egin behar izan zuten krimen antolatuak (marak, narkoak, estatuko agenteak, paraestatalak, etab.) haiengan eragiten zuen indarkeriagatik.   

Gehiago Irakurri

“Alde Egin edo Hil” Susanna Martínek egindako komikiak, El Salvadorretik eta Hondurasetik krimen antolatuaren indarkeriaren ondorioz alde egin behar duten pertsonen istorioak kontatzen ditu

2019an eta 2020an koordinatu genuen “Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesteko aliantzak eraikiz” ekimena; helburu nagusia krimen antolatuaren indarkerietatik ihes egiten duten pertsonek nazioarteko babeserako daukaten eskubidea defendatzea da. Ekimenak hainbat emaitza izan zituen, besteak beste, izen bera daukan ikerketa. 

Gehiago Irakurri