“IncenDiario” dokumentala

Gorrotoaren diskurtsoak arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioaren sua piztu eta gure herri eta hirietan bizikidetza sutan ipintzen duten erregaiak dira. ZEHAR errefuxiatuekintik urteak daramatzagu gaiaren inguruan gogoetak eginez eta erretzen duten diskurtso horiei aurre egiteko herritarrentzako tresnak garatzen. Eta “El IncenDiario” dokumentala, ordezkari politikoen gorroto diskurtsoak jaso eta herritarren mobilizazioen irudiak biltzen ditu. Hementxe duzu ikusgai.

https://www.youtube.com/watch?v=XAv3-z7bQis

 

ZEHAR errefuxiatuekink zenbait proposamen egin dizkie hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei, errefuxiatuen eskubideak bermatzeko

Uztailaren 12an (igandea) egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, ganbera horretan ordezkaritza duten alderdi politikoekin harremanetan jarri da ZEHAR errefuxiatuekin, konpromisoa har dezaten hurrengo legegintzaldian Euskadin bizi diren asilo-eskatzaileen, migratzaileen, aberrigabeen eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko; eta, horrez gain, COVIDaren krisiari aurre egiteko egingo diren plan ekonomiko eta sozialetan kolektibo horren behar espezifikoei erantzun diezaieten.

Patricia Barcenak, erakundeko zuzendariak, honako hau adierazi du: “Euskal gizarteak askotan erakutsi die elkartasuna errefuxiatuei, ez baitu ahazten duela ez hainbeste erbestea bizi izan genuela, eta, beraz, babesleku izan nahi dugu orain. Alde horretatik, hauteskunde hauek aukera bat dira haien eskubideak bermatuko dituzten, harrera duina sustatuko duten eta kulturen arteko bizikidetza bultzatuko duten politika publikoak sendotzeko”.

HEMEN klik eginez irakur ditzakezu proposamenak.

1000 lagun baino gehiago errefuxiatuen eskubideen alde kalera atera dira Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan

Gaur, Ekaina 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna da eta horren harira, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hainbat taldek Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen mobilizazioak antolatu dituzte. Agerraldien lema hauxe izan da: “Izan gaitezen babesleku: harrera, erregularizazioa, eskubideak eta bizikidetza”.

Donostian 400 bat lagun bildu dira, 200 bat Vitoria-Gasteizen eta 450 inguru Bilbon.

Irakurri HEMEN manifestua. 

ZEHAR errefuxiatuekink euskal erakundeei eskatu die kontuan har ditzatela errefuxiatuen beharrak COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko planetan

Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hots, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, ZEHAR errefuxiatuekink 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei.

Gehiago Irakurri

Espainiako estatuko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programen komunikatua

Sinatzaileok, Estatu espainiarreko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programek, COVID-19k munduan sortu duen osasun-krisia eta haren kudeaketa politikoa ikusita, honen bidez, kezkatuta gaudela adierazi nahi dugu, giza eskubideen defendatzaileak, haien erakundeak eta kolektiboak arriskuan daudelako gaur egun, eta gero eta egoera larriagoa dutelako.

Oharra irakurtzeko sakatu HEMEN