Hondurasko eta Kolonbiako giza eskubideen bi defendatzaile hartu ditu aurten Aldi Baterako Babeserako Euskal Programak

Danelly Estupiñán Valencia (Komunitate Beltzen Prozesuko kidea, Buenaventuran, Kolonbian) eta Nohemí Esther Pérez Borjas (COFADEH Hondurasko Desagertutako Atxilotuen Senideen Batzordeko kidea) dira Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Aldi Baterako Babeserako Euskal Programaren aurtengo edizioan parte hartu duten bi defendatzaileak; Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak gidatzen du programa, eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatzen du. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du, gainera, programak.

Gehiago Irakurri

Bizilagunak 2019: Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

Zer da Bizilagunak ekimena?

Azaroak 17an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.

Familia kontzeptua, modu zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Bizilagunak zertarako eta zergatik?

Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu.  Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko. Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Araban bizitzea erabaki dugunon artean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.

Aurreko urtean 44 herrialdeetako mila lagun baino gehiago 93 etxe eta txokotan elkarrekin bazkaldu zuten. Anima zaitez aurten!

Hemen deskargatu dezakezu informazio gehiago.

Izena eman!

Bazkarian parte hartzeko

Nahiago baduzu, jarri zaitez zuzenean gurekin harremanetan:

 

 

Asilo datuak Euskadin, 2017.

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, ekainak 20, aurkeztutako datuak dira. Infografia hauetan 2017ko Euskal Autonomia Erkidegoko asilo datuak kontsultatu ditzakezu. Ez dira datu ofizialak, ZEHAR errefuxiatuekink egindako estimazioa baizik, baina urte horretan EAEn egindako asilo eskarien %70 lagundu ditu.   Deskargatu eta tartekatu dizakezu zure sare sozialetan lasai asko. 

Gehiago Irakurri

Ehundaka lagunek parte hartu dute “La Bilbao Refugio” lasterketan, euskal gizarteak errefuxiatuei ematen dien laguntza erakusteko

“La Bilbao Refugio”, ZEHAR errefuxiatuekink (Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea) antolatu duen lasterketa herrikoiak, 400 pertsona baino gehiago elkartu ditu gaur goizean Bilboko kaleetan. Pertsona horiek guztiek euren laguntza erakutsi gura izan die errefuxiatuei “Babeslekuaren alde arineketan” goiburuarekin. Hitzordua jai giroan gauzatu da, eta erakundeetako eta kultura eta kirol munduko zenbait pertsonaren partaidetza izan du.

Lasterketa hasi aurretik, Javier Galparsoro ZEHAR errefuxiatuekinko Presidenteak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten pertsona guztiei, ekimenaren aurrean erakutsitako konpromisoarengatik “gure gizartea ez dagoela insentsibilizatuta erakusten duelako, badaudela benetan, esklabotasunetik, miseriatik, heriotzatik, azken finean, ihes egiteko korrika egitea zer den benetan dakiten pertsonak”.

Galparsorok esker oneko hitzak izan ditu, baita ere, aurten bigarren edizioa bete duen ekimenean lagundu duten erakundeentzat: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargo Gorena eta Eroski.

Jai giroa

Kirol lehiaketaz gain, egun osoan jai giroa izan da nagusi, “Batukale” batukadaren animazioari eta Guggenheim museoaren zabalgunean, ZEHAR errefuxiatuekinren txosnaren inguruan, prestatu diren jarduerei esker. Izan ere, jarduerak ez dira amaitu lasterketako partaideak helmugara heldu direnean, familiako argazki handia egin ondoren, Portugaleteko Diversion Rock musika taldearen emanaldia hasi baita. Lasterketaren arduradunek azpimarratu gura izan dute rock taldeak ZEHAR errefuxiatuekinri eman diola bere kontzertua.

Halaber, “Bilbao Refugio” lasterketak gizarte eta kultura munduko jende ezagunaren aurretiazko laguntza ere izan du, besteak beste, proban parte hartzera bultzatzeko bideoak bidali dituzten Ramón Barea eta Jon Plazaola antzezleena eta Ana Urrutia aurkezlearena.

Lasterketa, urtero ekainaren 20an egiten den Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta ZEHAR errefuxiatuekink antolatu dituen jardueren barruan dago. Horrela, erakundeak gogorarazi duenez, 2017an 970 pertsonak asilo eskaria egin zuten EAEn, 2016an egindako eskari kopurua bikoiztuz. Hori dela eta, ezinbestekoa da egungo harrera sistema handitzea.

 

 

ZEHAR errefuxiatuekink errefuxiatuenganako elkartasuna erakutsiko du datorren larunbatean, “Bilbao Refugio” lasterketaren II. edizioaren bitartez

ZEHAR errefuxiatuekink, euskal gizarteak errefuxiatuenganako duen elkartasuna erakutsiko du larunbat honetan, zenbait jarduera herrikoiren bitartez. Horien artean azpimarragarria da bigarren urtez jarraian Bizkaian  ospatuko den “Bilbao Refugio” lasterketa, Guggenheim Museoaren zabalgunean hasi eta amaituz.

Hitzordua goizeko 11:30etan hasiko da. Ordu horretan daude deituta oinez edo korrika 5 kilometroko zirkuituan parte hartu gura duten pertsona guztiak. Izena emateko 10 euro ordaindu beharko dira, eta lasterketaren egun berean edo lehenago egin ahal izango da, online formularioaren bitartez (hemen) edo  Bailengo zabalgunean, FEVEren aurrealdean, ZEHAR errefuxiatuekink instalatu duen informazio puntuan, 18:00etatik 20:00etara.

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren (ekainaren 20a) barruan ospatuko den jardunaldia eguerdiko 13:30 inguruan amaituko da, babesaren aldeko jaiarekin, “Batukale” batukadaren animazioarekin eta “Diversion Rock” taldearen emanaldiarekin.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoaren eta Eroskiren laguntza du. Jasotako diru guztia Euskadin dauden errefuxiatuen beharrei erantzutera zuzenduko da, CEAR- Euskadiren bitartez.

“BILBAO REFUGIO” DEIALDIA

Eguna:           Larunbata, ekainak 23.

Ordua:            11:30ean.

(Goizeko 11:00etatik lasterketaren arduradunak prest egongo dira elkarrizketak egiteko)

Lekua:            Guggenheim Bilbao Museoaren Zabalgunean.