Bizilagunak ekimenak hamalau udalerritako pertsonak bilduko ditu igandean kulturarteko 37 bazkaritan

Bizilagunak Arabako Foru Aldundiaren, Bitartean Jolasean elkartearen eta Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta “Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Estrategia”ren barruan kokatzen da.

Gasteiz, 2023ko azaroaren 16a. “Mahai istorioak” lelopean, azaroaren 19an, igandea, Arabako hainbat etxek eta txokok bat egingo dute Bizilagunak ekimenarekin. Ekimen horren helburua da mahai baten inguruan bi familia biltzea, hau da, jatorri kultural desberdinetako pertsonak eta bizilagunak, zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzeko eta bizikidetza sustatze aldera. Aurten 37 bazkari aurreikusten dira lurraldeko 14 udalerritan, Gasteizen antolatzen direnez gain, eta gutxienez 29 nazionalitate desberdinetako familiek hartuko dute parte.

Gehiago Irakurri

Ausartak jardunaldia antolatuko dugu, errefuxiatu, migratzaile eta ijitoek etxebizitza izateko jasaten dituzten diskriminazioak salatzen dituzten ahotsak

Datorren ostegunean, urriak 5, Donostiako Aquariumean arrazismoaren aurkako ahots ausartak bilduko dira, migratzaile, errefuxiatu eta ijitoek etxebizitza alokatzerakoan jasaten dituzten diskriminazio egoerekin nola amaitu behar dugun eztabaidatzeko. Zehar Errefuxiatuekin GKEak, Eraberean Sareak eta Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu dute jardunaldia. Diskriminazioa jasan duten zenbait biktimek lehenengo pertsonan kontatuko dituzte ez bakarrik sufritutako gertakariak, baizik eta beraiek diskriminazio horren aurrean egindakoak ere. Valientes/Ausartak Jardunaldiaren 5. edizioa da, eta Tratu-Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari Buruzko III. Euskal Kongresuaren baitan kokatzen da, urriaren 5 eta 6an Donostian egingo dena.

Gehiago Irakurri

Eman izena ‘Deserrotuak: Ez da klima, kapitala baizik’ ikastaroan

Formakuntza interesgarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu! ‘Deserrotuak: Ez da klima, kapitala baizik. Indarkeria, erresistentzia eta  desplazamendu behartuen aurrean alternatibak’ izeneko online ikastaroa da. Jarraian kontatuko dizugu zergatik ezin duzun galdu:

Funtsezko gaietan sakondu:

Ikastaroaren saio bakoitzean migrazio klimatikoen eta bortxazko desplazamenduen inguruko funtsezko alderdietan sakonduko dugu. Hainbat gairen inguruan hitz egingo dugu ekintzaile adituekin, eta sakonduko dugu nazioarteko babesean, genero ikuspegian, giza eskubideen defentsan eta multinazionalek tokiko komunitateetan duten eraginean.

Giza Eskubideen Defendatzaileak:

Bertatik bertara ezagutuko ditugu giza eskubideen defendatzaileen borroka pertsonal eta kolektiboak, hala nola: Dalila Argueta, Guapinoleko (Honduras) defendatzailea eta Basoa-Etxeko kidea; eta Leiria Vay, Guatemalako Giza Eskubideen eta Ama Lurraren defendatzailea

Kontakizun arduratsua eraikitzea:

Botere korporatiboaren rola aztertuko dugu Paz Con Dignidad- OMALeko Erika Gonzáles eta Pedro Ramirorekin. Gainera, klimaren migrazioari eta behartutako desplazamenduei buruzko beste kontakizun bat eraikiko dugu.

Halaber, mugen politikek iheslarien bizitzetan dituzten ondorioak aztertuko ditugu, Gustavo de la Orden ikertzailearekin eta Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEarekin, hain zuzen ere.

Mundu Hobe baterako alternatibak:

Kontsumo jasangarriago eta gizatiarrago baten aldeko alternatibak proposatuko ditugu, baita bizitza erdigunean jartzen duten ekimenak ere. Ainhoa Bilbaok, Iratxe Arteagoitiak eta beste aditu batzuk desplazatu gabe bizitzearen inguruko beren jakintzak partekatuko dituzte.

Ikuspegi feminista:

Iraultza feminista izango da, ala ez da izango. Silvia Piris eta Julia Marík bizitza erdigunean jartzen duten tokiko ekimen eta sareak azalduko dituzte, munduaren ikuspegi parekide eta jasangarriago baten alde.

Xehetasun garrantzitsuak:

  • Data:  Urriaren 2tik azaroaren 20ra.
  • Egunak: astelehenero.
  • Ordua: 17:00etan (GTM +1).
  • Plaza libreak: Oraindik bada lekurik!

  Eman izena!