27 euskal kazetarik bat egin dute errefuxiatuei buruzko zurrumurru arrazista eta xenofoboak geldiarazteko

Zurrumurruen aurkako “Ez Utzi Endredatzen” kanpainari jarraipena emateko, CEAR-Euskadik “Kazetariak Xenofobiaren Kontra” taldearen bigarren bideoa argitaratu du, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundien laguntzarekin. Duela bi urte aurkeztutako bideoaren bigarren zatia da; lehenengo bideoan, estatu osoko hedabideetan agertu ohi diren zenbait ahots eta aurpegi ezagunek parte hartu zuten, hala nola Jordi Évolek eta Pepa Buenok. Oraingoan, Euskal Herriko 27 kazetarik egin dute bat kanpainarekin, beren ahotsak bateratuz gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko, kulturarteko elkarbizitza sustatzeko eta hedabideetatik zenbait gidalerro emateko, zurrumurru xenofoboak amaitze aldera.

Gehiago Irakurri

CEAR-Euskadik “Jantzideiak” aurkeztu du, hiyabaren eta beste arropa identitarioen inposatze eta debekuaren inguruko ilustrazioko liburua

Raperoak, antimilitaristak, Palestinaren aldeko aktibistak eta hiyaba edo belo islamikoa. Zer daukate komunean? Taldeak, hiri-tribuak, identitate ezberdineko kideak edota gizarte mugimenduetako lagunak direla eta sistema hegemonikoaren portaeratik aldentzen direla. Protestatzen dute, inkonformistak dira edo besterik gabe ezberdinak dira, gizartearen arau nagusietatik aldenduz. Historikoki, mugimendu hauek jantzitako arropak sortutako identitateak aldarrikatzeko erabili dituzte. Argitalpenak azaltzen du jantzi hauen erabilera eta ikusgaitasuna hedatzen den heinean eta sistemaren homogeneotasuna eta egonkortasuna arriskuan dagoelaren sinesmena dagoenean, modaren industriak jantzi hauek usurpatzen dituela eta gauza bihurtzen dituela, bere esanahia erabat aldatuz.

Gehiago Irakurri

CEAR-Eukadik “Ez Utzi Endredatzen” zurrumurruen aurkako kanpainaren 2. edizioa ezagutzera ematen du errefuxiatuak protagonistak diren bideo baten bidez

Bihar ospatzen da Xenofobia eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko eguna. Data kontutan izanda, CEAR-Euskadik “Ez Utzi Endredatzen” kanpainaren jarraipena den bideo berri bat plazaratu berri du.  Kasu honetan, errefuxiatuekiko dauden aurreiritzietan oinarritzen da. Enpatia eta zirrara sortuz, bideoak mezu bat zabaldu nahi du herritarren artean: Errefuxiatuen inguruan sortzen diren zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurrean nahasten ez uztea, hala nola: asilo eskatzaileak yihadismoarekin zuzenean gizarte laguntzen gehiegizko erabilera egiten dutela.

Gehiago Irakurri

Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi islamofobia eta zurrumurru arrazisten inguruan arituko dira Vitoria-Gasteizen

Hurrengo larunbatean, Otsailak 18, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (CEAR-Euskadi) “Ez Utzi Endredatzen 2017” Mintegia antolatu du Gasteizko Artium Museoan. Egungo islamofobia jorratuko dute Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi adituek. Ekimena Arabako Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barne kokatzen da, CEAR-Euskadiren gidaritzapean eta Arabako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.

Gehiago Irakurri