Plastik Red-ek eta Blue Hole, Niketz eta Elpuntomuerto musika taldeek beren artea eskainiko dute ZEHAR errefuxiatuekinren alde, Fair Saturday mugimenduaren esparruan

Laugarren urtez jarraian, ZEHAR errefuxiatuekink, beste gizarte-erakunde batzuekin batera, Bilboko Fair Saturday mugimenduan parte hartuko du. Besteak beste, hainbat kontzertu antolatu dira, bai eta plastikoa artistikoki birziklatzeko tailer bat ere. Ekitaldietan bildutako funtsak elkarterako izango dira, errefuxiatuak artatzeko egiten duen lanerako erabil ditzan. Jarduerak azaroaren 30eko arratsaldean egingo dira, bi eremutan: ZAWP eta Pío Baroja plaza.

Gehiago Irakurri

Kultura arteko Bizilagunak bazkariek mila pertsona baino gehiago elkartu dituzte Araban

46 herrialdetatik etorritako 1.082 pertsona elkartu ziren atzo, Arabako lurralde osoan, etxeetan eta txokoetan egindako kulturarteko 72 bazkarietan. Zurrumurruen aurkako Estrategiaren baitan, Arabako Foru Aldundiak eta ZEHAR errefuxiatuekink, laugarren urtez segidan, Bizilagunak bazkariak antolatu zituzten. Igandez egiten diren otordu horiek tradizionalak dira jada data hauen inguruan.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink “Ausartak” hitzaldia antolatu du; bertan, emakume musulmanek beloa eraman edo ez eraman erabakitzeko duten eskubideari buruz hitz egingo dute

Era Berean sareak (ZEHAR errefuxiatuekin bertako kide da) antolatu duen Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko II. Euskal Kongresua osatzeko jarduera gisa, ZEHAR errefuxiatuekinko Kulturarteko Elkarbizitza taldeak “Ausartak” solasaldia antolatu du, bigarren urtez jarraian. Aurten, emakume musulmanek hijaba erabili ala ez erabakitzeko duten eskubidea izango du ardatz.

Gehiago Irakurri