CEAR-Euskadik errefuxiatuen babesa hobetzeko 7 proposamen luzatu ditu

Maiatzaren 26ko udal eta foru aldundietako hauteskundeen harira, CEAR-Euskadik Euskak Atonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi nagusiekin bildu da, beraien udal eta aldundietako programa eta proiektu politikoetan errefuxiatuen babesa hobetuko duten 7 neurri sartu dezaten proposatzeko asmoarekin.

Proposamenak

Hauek dira proposatutako neurriak:

  1. Hauek dira proposatutako neurriak:
    1. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroa erabat garatzen dela bermatzea
  • • Salbuespenak salbuespen, gizarte-bazterketarako arriskuan dauden pertsonentzako espazioen gabezia bat dago udal- eta foru-mailan, eguneko nahiz gaueko arreta espezifikoan.
  • • Larrialdi-zerbitzuetara jotzeko aukera bermatzea pertsona guztiei, haiei buruzko araudia aintzat hartuz.
  1.  
    1. Prestazio eta zerbitzuen zorrora jotzeko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
  • • Errolda bermatzea ohiko bidera jotzeko aukerarik ez duten pertsonei, beren eskubide eta betebeharrak garatzeko berme gisa.
    1. Etxebizitza bat izateko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
  • • Udal- eta foru-etxebizitza publikoak ugaritzea bestelako baliabideetarako sarbiderik ez duten banakakoei eta familiei erantzun ahal izateko larrialdi-egoeretan.
  • • Alokairuko etxebizitzen baldintzen arauketa sustatzea, bizigarritasun-baldintza egokiak izan ditzaten.
  • • Etxebizitza partikularren erabilera turistikoa arautzea, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonek, tartean asilo-eskatzaileek eta errefuxiatuek, ohiko bizilekutzat alokairuko etxebizitza bat edukitzeko aukera izateko eta alokairuen prezioen gehiegizko igoera saihesteko.
    1. Lurralde- eta udal-mailako harrera-sare bat sustatzea asiloa eskatzen duten pertsonentzat eta errefuxiatuentzat
  • • Herrian edo lurraldean dagoen migratzaileen eta errefuxiatuen harrera-sarea sendotzeko konpromisoa hartzea, nazioarteko babes bila ari diren pertsonen espezifikotasuna kontuan hartzen duten arreta- eta harrera-mekanismo integral profesionalak gauzatuz, bai eta harrera-espazioei lagunduko dien garapen komunitarioa sustatuz ere.
    1. Haurtzaroko eta nerabezaroko plan integrala garatzea, helduen laguntzarik gabe datozen atzerriko adingabeen eta gazteen espezifikotasunak kontuan hartuz
  • • Bizileku-baliabideak ugaritzea.
  • • Kasuak koordinatzea, gizarte-desberdintasuna saihestea eta prebentzio-neurriak hartzea.
  • • Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia jasotzeko epea luzatzea eta haren zenbatekoa handitzea.
  • • Adingabeen zentroetatik egitea dokumentuen tramitazio guztia.
  • • Berariazko hezkuntza-programak sortzea 17 urtetik gorakoentzat. Hezkuntza arauturako sarbidea bermatzea eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarbidea hobetzea.
    1. Euskal Herriko herri eta lurralde guztietan bizikidetza-espazio seguruak eta diskriminaziorik gabekoak sustatzea auzotarren artean
  • • Diskurtso arrazistak eta xenofoboak ahalik eta gehien gutxituko dituzten eta kulturarteko elkarbizitza sustatuko duten udal- eta foru-programak sustatzea.
    1. Diskurtso politikoek ez dutela immigrazioa erabiltzen eta ez dutela gorrotoaren bidez gizarte-haustura sustatzen zaintzea
  • • Alderdi politikoak gardenak izatea diskurtsoen edukiak zaintzen dituzten beren etika- eta diziplina-organoen funtzionamenduari dagokionez.
  • • Arbitraje- eta deontologia-organo independente bat sortzea hauteskunde-garaietan diskurtso politikoen zelatari-lanak egiteko.

CEAR-Euskadiren ustez, udal- eta foru-hauteskundeen testuingurua funtsezkoa da neurri hauek alderdi politikoen programetan sartzeko eta gure auzo, herri eta hirietan bizi diren errefuxiatuen eskubideak bermatzen laguntzeko.

CEAR-Euskadik lanean ari diren errefuxiatuei asiloa ukatzen zaien unean haien ahultasun-egoerari buruz ohartarazten du

Maiatzaren Lehenaren (Langilearen Nazioarteko Eguna) bezperetan, CEAR-Euskadik errefuxiatuei asilo-eskaera ukatzen zaienean haien muturreko ahultasun-egoera ikusgai egin nahi du. Kasu honetan, beren espedientea ukatzen denean lanean ari diren pertsonengan jartzen du fokua.

Asilo-eskubidea arautzen duen legeak ezartzen du eskaerak sei hilabetetik beherako epean ebatzi behar direla. Baina errealitatea bestelakoa da: pertsona askok bi urte baino gehiago itxaron behar izaten dituzte erantzuna jaso arte. Epe hori nahikoa da beren bizitzak berregituratzeko, eta une batean berriro suntsi daiteke.

CEAR-Euskadiko zuzendari, Patricia Bárcenak, hau adierazi du: “Tamalez, ez dira kasu isolatuak. 2018an urte horretan ebatzitako eskaeren %76 ukatu zen. Asilo-eskaera ukatu dela jakinarazten zaien unean bertan, automatikoki egoera administratibo irregularrean egotera igarotzen dira, eta horrek, besteak beste, egun batetik bestera lan egiteko baimena ez dutela esan nahi du, dakartzan ondorio guztiekin. Era berean, ez dute eskubiderik langabezia-prestazioa kobratzeko, horretarako nahikoa kotizatu badute ere”.

Bárcenak gogorarazten du errefuxiatuek jatorrizko herrialdeetatik ihes egiten dutela, jazarpena, gatazkak edo miseria atzean uzteko. “Beren bizitzak hemen berregituratzen dituzte iristen direnean zerotik hasi behar dutelako”, adierazten du. Era berean, hau azaltzen du: “Asilo-eskaera egin ondoren, baimen bat ematen zaie lan egin ahal izateko sei hilabete igaro direnean. Baimen hori sei hilean behin berritu behar izaten dute, espedientea ebazten den arte”.

Itxaroten duten bitartean, errefuxiatuek tokiko hizkuntzak ikasten dituzte, prestakuntza jasotzen dute, eta, kasu askotan, birziklatu egiten dira, beren jatorrizko herrialdeetan zuten karrera profesionala ezin dutelako hemen garatu, titulazio akademiko eta/edo unibertsitarioen homologazio-prozesuak arazotsuak izaten direlako. Oztopo horiek guztiak gainditu eta denbora igaro denean, askok lana lortzen dute, baina askotan beren herrialdean zutena baino kualifikazio txikiagoko lanpostua da. Eskaera ukatzen zaien unean, egoera administratibo irregularrean geratzeaz gain, bat-batean enplegua galdu eta muturreko ahultasun egoerara itzultzen dira.

Egoera honen aurrean, CEAR-Euskadik proposatzen du pertsona hauen guztien enplegua mantetzea, baimen administratibo baten bidez, lanean jarraitu dezaketela bermatzeko.  

22 nazionalitateko 104 pertsona artatu dituzte Oñatin dagoen asilo-eskatzaileentzako Larraña Etxea zentroan

Sei hilabete daramatza martxan Oñatiko Larraña Etxeak, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta CEAR-Euskadik kudeatutako zentroak. Horregatik, erakunde bietako arduradunek asilo‑eskatzaileentzako lehen harrerarako zentroaren orain arteko ibilbidea ebaluatu dute. Aipagarria da bertan bizi diren asilo-eskatzaileak estatuko harrera-sistemako baliabideetan sartzeko zain daudela.

Gehiago Irakurri

“Ez, Elvis ez dago bizirik eta atzerritarrak ez dira Ness lakuko munstroa”

CEAR-Euskadik eta Amurrioko Udalak “Nahasten ez gaituzten erakusleihoak” xenofobiaren aurkako kanpaina jarri dute martxan. Ekintza hori Arabako Foru Aldundiaren 2019ko zurrumurruen aurkako estrategiaren barnean kokatzen da. Saltoki eta espazio publikoetan esku hartzeko proiektu sortzaile baten bitartez, Amurrioko hamar dendatako erakusleihoak dekoratuko dira. Horretarako, kartelak eta elementu atseginak erabiliko dira, herritarrak Whatsapp-eko, Facebook-eko edo auzoko ohiko elkarrizketetako gezur arrazistak sinestea zalantzan jartzera animatzeko xedeaz.

Gehiago Irakurri