Martxoaren 16an eta 17an Zubiria Etxean (Euskal Herriko Unibertsitatea) genero-arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenaz hitz egingo da hiru jakindurien metodologian oinarrituz.

“Bizi Beldurrik gabe” Jardunaldien helburua genero arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenean sakontzea izango da, errefuxiatuta dauden lagunen testigantzekin eta erakundeek herri mailan duten esperientziarekin.

Jardunaldi horiek Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan daude. Eremu akademikoko eragileen eta migrazio, giza eskubide, feminismo eta garapen alorreko erakundeen artean gai horretan egin diren azken ikerketak eta eremu horretan lanean ari diren ekintzaile, errefuxiatu eta erakundeen esperientzia sozializatzea izango da helburua.

Jardunaldi horietan Medicus Mundiko (Nafarroa) Fátima Djarraren parte-hartzea izango dugu, Ginea Bissauko da eta Emakumeen Mutilazio Genitalaren Prebentziorako proiektuan Nafarroan bizi diren Afrikako herritarren bitartekari, eta baita Save a girl, save a generation erakundearena ere, gobernuz kanpoko erakunde hori emakumeen ablazioaren, adin txikikoak ustiatzearen, behartutako ezkontzaren eta emakumeenganako edozein eratako tratu txarren aurka ari da borrokan.

Women´s Link Worldwide erakundeko  Carmen Miguel-ek ere parte hartuko du, giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde bat da eta genero ikuspegia izango duen Justiziaren alde ari da lanean. Bere lanaren ardatzetako bat salerosketako biktimen eskubideen onarpena lortzea izango da.

Mugarik Gabe euskal GKEk Viena + 20 Euskalherria 2013 Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia dela medio sortu zen prozesua aurkeztuko du, prozesu horretan GKE hori izan zen aitzindari elkarte eta gizarte mugimendu desberdinen laguntzarekin.

Guatemalako Emakumeen Elkarteko Mercedes Hernández ere izango dugu, talde feminista hori hainbat jatorritako emakumeek osatutakoa da eta bere jarduera nagusietako bat feminizidioak salatzea eta begien aurrean jartzea da.

Gilberto Téllezek ere parte hartuko du, errefuxiatu kubatarra da eta sexu orientabideagatik jasan behar izan zituen presioengatik egin zuen ihes bere herrialdetik, eta baita Nahia Taldeak ere, Garapenerako Hezkuntza eta Lankidetzaren jardueran genero ikuspegia eta sexu-aniztasuna sartzeko lanean ari den sarea da.

“Hiru jakindurien” metodologiaren bidez jorratuko ditugu:

* Jakitea – Jakitea, genero arrazoiengatiko jazarpenaren kontzeptualizaziora eta asilo-eskubidera hurbilduz

* Jakitea – Sentitzea, genero arrazoiengatik jazarpena jasan behar izan duten errefuxiatuekin partekatutako bizipenen bidez

* Jakitea – Egitea, erakundeek eta ekintzaileek emandako ikastaldien bidez

CEAR-Euskadi elkartean asilo-eskubidea aldarrikatu nahi dugu nazioarteko babes-neurri moduan genero-arrazoiengatik jazarpena jasaten ari diren lagunentzat, eta sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak defendatzen ditugu, funtsezko eskubideak direla pentsatzen dugulako. Hamar urte baino gehiago daramatzagu borrokan sistema patriarkalaren ondorioz indarkeria jasaten duten emakumeentzako asiloaren onarpena lortzeko. Gainera, gogoetak egiten ari gara genero-ikuspegiaren eta sexu-aniztasunaren inguruan, lesbiana, gay, trans, bisexual eta sexuartekoen artean genero-indarkeriaren eraginak ere nabarmentzeko eta salatzeko.

Gai horri buruz egin den azken argitalpena Bizi Beldurrik gabe izan da: asilo-eskubidea genero arrazoiengatiko jazarpenaren aurrean, eta hortik hartu da Jardunaldietarako izenburua.

Honekin batera doakizue Jardunaldien Programa

Argitalpena jaisteko edo Jardunaldietan izena emateko: www.cear-euskadi.org

Informazio gehiago izateko edo elkarrizketak kudeatzeko: Raquel Celis (669 785 784)