ZEHAR errefuxiatuekinko zenbait ordezkari Kolonbiatik itzuli berri dira. Han egon dira astebetez, herrialdea bisitatu duen euskal ordezkaritzako kide gisa, bake-prozesuaren ostean bertako giza eskubideen egoera zein den ikusteko.ZEHAR errefuxiatuekin kezkatuta dago herrialde horretako giza eskubideen defendatzaileek jasaten dituzten mehatxuengatik, kriminalizazioarengatik eta arriskuarengatik, bereziki buruzagi indigenek eta bake-prozesuan modu aktiboan eta denen agerian lan egiten dutenek.Urtebete igaro da akordioak sinatu zirenetik, eta 2017an beren lurraldea, komunitatea eta bizimodua defendatzen zituzten 98 pertsona erail zituzten (aurreko urtean baino %17 gehiago). Izan ere, aurreko larunbatean sikarioek Temistoclés Machado Buenaventurako liderra erail zuten. Beltzen Komunitateen Prozesuaren gidaria zen, portuaren krisi humanitarioaren salaketengatik ezaguna eta enpresa handiek bertan jokatzen duten papera behin baino gehiagotan azalarazi zuena.

Gainera, beren borondatearen kontra herritar ugari (60.000 pertsona baino gehiago) lekualdatzen ari direla ikusi dute. Horietako asko FARCek utzitako eremuetakoak dira, Kolonbiako Estatuak ez baitu bere boterea baliatzen lurralde horietan. Horrenbestez, legez kontrako talde armatuen kontrolpean daude eremuok, eta horiek borrokan aritzen dira lurraldea narkotrafikorako edo legez kontrako meatzaritzarako erabiltzeko. Gainera, sistematikoki urratzen dituzte emakumeen eta komunitate indigenen, nekazarien eta afrikarren ondorengoen giza eskubideak.

Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra eta Mugarik Gabe eta ZEHAR errefuxiatuekin GGKE osaturiko ordezkaritza izan da. Astebetean, hainbat bilera izan dituzte Medellin, Bajo Caucan eta Bogotan, bertako elkarteekin, gizarte-mugimenduekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin, besteak beste, Organización Indígena Antioquía (OIA) erakundearekin. Azken horretako kide da aurreko urtean Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu zuen pertsonetako bat.

Horrelako seigarren misioa da, programan parte hartu duten pertsonei itzuleran laguntzeko ekimen honetan.Hauek dira helburu nagusiak:

  • Harrera egin zaien pertsonei eta haien erakundeei itzultzerakoan jarraipena egitea, egoera zein den jakiteko.
  • Euskal gobernuak, legebiltzarrak eta elkarte eta erakundeek herrialdean bertan ematen duten laguntza eta babesa ikusaraztea.
  • Harrera egin zaien pertsonen erakundeek jasaten dituzten giza eskubideen urraketak salatzea.
  • Kolonbiako elkarte-sarearen artean Babes Programaren berri ematea eta zabaltzea.