Era Berean sareak (ZEHAR errefuxiatuekin bertako kide da) antolatu duen Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko II. Euskal Kongresua osatzeko jarduera gisa, ZEHAR errefuxiatuekinko Kulturarteko Elkarbizitza taldeak “Ausartak” solasaldia antolatu du, bigarren urtez jarraian. Aurten, emakume musulmanek hijaba erabili ala ez erabakitzeko duten eskubidea izango du ardatz.Rosabel Argotek, Arabako ZEHAR errefuxiatuekinko arduradunak, dinamizatuko du solasaldia. Bertan, parte hartuko duten emakumeek zer eraman eta zer ez erabakitzeko duten eskubideari eta gauza bat edo bestea erabakitzeagatik diskriminatuak ez izateko eskubideari buruz hitz egingo dute. “Nagusi diren botereek beti kontrolatu dute emakumeok zer janzten dugun, eta hala egiten jarraitzen dute”, azaldu du Argotek. “Zentzu horretan, belo islamikoa ez da salbuespena eta, janzkerari loturiko inposatze edo debeku horien aurkako errebelatze horretan, emakumeek nola jantzi pentsatu eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dute, azken finean, euren ahotsaren jabe izatea aldarrikatzen dute”.

Hori da “VestiMentes” lanaren ondorio nagusietako bat; lan hori hijabaren eta nortasunezko beste jantzi batzuen inposizioari edo debekuari buruzko liburu ilustratua da. Solasaldian liburuaren bigarren edizioa aurkeztuko da, eta aleak banatuko dira, izakinak agortu arte. VestiMentes lanean azaltzen da nortasunezko jantzi batzuen erabilera hedatzean eta gizartean duten ikusgarritasuna areagotzean, batzuek hautematen dutela hori arazo izan daitekeela sistemaren homogeneotasuna eta egonkortasuna bermatzeko; ondorioz, modaren industriak xurgatu egiten ditu, garrantzia kentzeko, objektu bihurtzeko eta duten esanahia kentzeko. Hainbat adibide ematen dira: palestinarren zapia, kamuflatzeko estanpatu militarrak dituzten arropak, rap-abeslarien estiloko praka eta izerditzeko zabalak… Hala, esaten da hijabarekin gauza bera gerta daitekeela.

Hauek dira solasaldian parte hartuko duten emakumeak:

  • Maya Amrane, Beltzen Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko komunitateko esku-hartze teknikaria.
  • Sumaya Del Peral, Bidaya Euskadiko Emakume Musulmanen Elkarteko kidea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Tartekari Sareko gizarte-laguntzako eragilea.
  • Ikram Bouzalmat EHUko itzulpengintza eta interpretazioko ikaslea. “Bizimodua Berreraikiz” dokumentaleko aurpegi eta ahotsetako bat da; bertan, pentsamendu kritikorako eskubidea aldarrikatzen du eta berdintasuna defendatzen du.

 

Hitzordua asteazkenean izango da, azaroak 6, 19:00etan, Artiumeko Plaza aretoan.

 

Hizlarien CV xehatuak erantsi dira; elkarrizketak egiteko prest daude.