Maiatzaren 26ko udal eta foru aldundietako hauteskundeen harira, CEAR-Euskadik Euskak Atonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi nagusiekin bildu da, beraien udal eta aldundietako programa eta proiektu politikoetan errefuxiatuen babesa hobetuko duten 7 neurri sartu dezaten proposatzeko asmoarekin.
Proposamenak
Hauek dira proposatutako neurriak:
- Hauek dira proposatutako neurriak:
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroa erabat garatzen dela bermatzea
- • Salbuespenak salbuespen, gizarte-bazterketarako arriskuan dauden pertsonentzako espazioen gabezia bat dago udal- eta foru-mailan, eguneko nahiz gaueko arreta espezifikoan.
- • Larrialdi-zerbitzuetara jotzeko aukera bermatzea pertsona guztiei, haiei buruzko araudia aintzat hartuz.
-
- Prestazio eta zerbitzuen zorrora jotzeko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
- • Errolda bermatzea ohiko bidera jotzeko aukerarik ez duten pertsonei, beren eskubide eta betebeharrak garatzeko berme gisa.
- Etxebizitza bat izateko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
- • Udal- eta foru-etxebizitza publikoak ugaritzea bestelako baliabideetarako sarbiderik ez duten banakakoei eta familiei erantzun ahal izateko larrialdi-egoeretan.
- • Alokairuko etxebizitzen baldintzen arauketa sustatzea, bizigarritasun-baldintza egokiak izan ditzaten.
- • Etxebizitza partikularren erabilera turistikoa arautzea, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonek, tartean asilo-eskatzaileek eta errefuxiatuek, ohiko bizilekutzat alokairuko etxebizitza bat edukitzeko aukera izateko eta alokairuen prezioen gehiegizko igoera saihesteko.
- Lurralde- eta udal-mailako harrera-sare bat sustatzea asiloa eskatzen duten pertsonentzat eta errefuxiatuentzat
- • Herrian edo lurraldean dagoen migratzaileen eta errefuxiatuen harrera-sarea sendotzeko konpromisoa hartzea, nazioarteko babes bila ari diren pertsonen espezifikotasuna kontuan hartzen duten arreta- eta harrera-mekanismo integral profesionalak gauzatuz, bai eta harrera-espazioei lagunduko dien garapen komunitarioa sustatuz ere.
- Haurtzaroko eta nerabezaroko plan integrala garatzea, helduen laguntzarik gabe datozen atzerriko adingabeen eta gazteen espezifikotasunak kontuan hartuz
- • Bizileku-baliabideak ugaritzea.
- • Kasuak koordinatzea, gizarte-desberdintasuna saihestea eta prebentzio-neurriak hartzea.
- • Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia jasotzeko epea luzatzea eta haren zenbatekoa handitzea.
- • Adingabeen zentroetatik egitea dokumentuen tramitazio guztia.
- • Berariazko hezkuntza-programak sortzea 17 urtetik gorakoentzat. Hezkuntza arauturako sarbidea bermatzea eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarbidea hobetzea.
- Euskal Herriko herri eta lurralde guztietan bizikidetza-espazio seguruak eta diskriminaziorik gabekoak sustatzea auzotarren artean
- • Diskurtso arrazistak eta xenofoboak ahalik eta gehien gutxituko dituzten eta kulturarteko elkarbizitza sustatuko duten udal- eta foru-programak sustatzea.
- Diskurtso politikoek ez dutela immigrazioa erabiltzen eta ez dutela gorrotoaren bidez gizarte-haustura sustatzen zaintzea
- • Alderdi politikoak gardenak izatea diskurtsoen edukiak zaintzen dituzten beren etika- eta diziplina-organoen funtzionamenduari dagokionez.
- • Arbitraje- eta deontologia-organo independente bat sortzea hauteskunde-garaietan diskurtso politikoen zelatari-lanak egiteko.
CEAR-Euskadiren ustez, udal- eta foru-hauteskundeen testuingurua funtsezkoa da neurri hauek alderdi politikoen programetan sartzeko eta gure auzo, herri eta hirietan bizi diren errefuxiatuen eskubideak bermatzen laguntzeko.