Uztailaren 12an (igandea) egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, ganbera horretan ordezkaritza duten alderdi politikoekin harremanetan jarri da ZEHAR errefuxiatuekin, konpromisoa har dezaten hurrengo legegintzaldian Euskadin bizi diren asilo-eskatzaileen, migratzaileen, aberrigabeen eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko; eta, horrez gain, COVIDaren krisiari aurre egiteko egingo diren plan ekonomiko eta sozialetan kolektibo horren behar espezifikoei erantzun diezaieten.

Patricia Barcenak, erakundeko zuzendariak, honako hau adierazi du: “Euskal gizarteak askotan erakutsi die elkartasuna errefuxiatuei, ez baitu ahazten duela ez hainbeste erbestea bizi izan genuela, eta, beraz, babesleku izan nahi dugu orain. Alde horretatik, hauteskunde hauek aukera bat dira haien eskubideak bermatuko dituzten, harrera duina sustatuko duten eta kulturen arteko bizikidetza bultzatuko duten politika publikoak sendotzeko”.

HEMEN klik eginez irakur ditzakezu proposamenak.