Ekainaren 20an ospatuko den Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren atarian, ekainaren 15ean, datorren larunbata, CEAR Euskadik Bizilagunak jai berri bat antolatuko du, oraingo honetan Koroatze kalean eta Alde Zaharrean, Eusko Jaurlaritzaren Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak finantzatuta.

“Oraingo honetarako kalera ateratzea pentsatu dugu, udaren atarian gaudela aprobetxatuz eta bazkariak herritar guztiengana zabaltzeko asmoarekin, partikularren etxeetan egin beharrean. Hortaz, larunbatean Alde Zaharrean bazkalduko dugu eta Errotan egingo dugu arratsalde pasa, auzo horietako askotariko kultura-jatorrietako bizilagunek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo bi horiek aukeratu ditugu ZEHAR errefuxiatuekink Errotan duelako Gasteizko bere bulegoa eta horrela, bide batez, egiten dugun jarduera auzoan ezagutzera emango dugu”, Rosabel Argote ZEHAR errefuxiatuekink Arabako hiriburuan duen arduradunak azaldu duenez.

Horretarako, ZEHAR errefuxiatuekink bazkaltzera gonbidatuko ditu auzokoak, Frai Zacarías Martínez kaleko Auzolana pilotalekuan, 14:30etik aurrera. Bazkalondoaren ostean, Parte-hartzaileak Kutxa Plazan bilduko dira festarekin aurrera jarraitzeko, eta musika- eta antzerki-emanaldiak izango dira, Pez Limbo eta Zirkarte taldeen eskutik, besteak beste.

Azken familia-argazkiarekin batera, Gasteizko Koroatze eta Alde Zahar auzoek CEAR Euskadiren “Ez utzi endredatzen” kanpainarekin bat egingo dute, auzoetako kultura-aniztasuna jendaurrean defendatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak auzoetatik urrunarazteko.  

Bizilagunak jaiaren edizio berri honetan parte hartzeko, ZEHAR errefuxiatuekink wasap zenbaki hau gaitu du: 688 812 9 44.