(Madril, 2017ko urtarrilak 16). Iazko azkeneko hilabeteen, agintari espainolak nazioarteko babesa aitortzen hasi dira sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimak izan diren emakumeei. Konkretuki, Saharaz hegoaldeko 12 emakume eta beraien seme-alabak dira eta CEARren talde juridikoaren laguntza izan dute.Aurretiaz, oso gutxitan eman dira aldeko ebazpenak, baina erakundearen arabera, azkeneko hilabeteetan hartutako irizpidea “pertsona hauen bizitzak salbu jarri ahal dituen aurrerapauso garrantzitsua da”. Urteetan zehar, CEARrek behin baino gehiagotan galdatu du erakunde judizial espainiar eta europarretan sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimak izan diren emakumeei estatuek nazioarteko babesa eskaini behar dietela, genero arrazoiengatiko jazarpen mota bat delako.

Paloma Favieres, CEARren zerbitzu juridikoaren koordinatzailearen esanetan “Sexu- esplotaziorako salerosketak Giza Eskubideen urratze larria suposatzen du, pertsona horien duintasunaren kontrako eraso bat da, batzutan,  heriotza bera ere suposatu dezakeena”.

Erakundeak gogorarazten du Estatuek Ez Itzultzearen Printzipioa bermatu behar dutela, beraz, ebazteke dauden kasuetan irizpide berdina jarraitzea espero du. Orain arte, espainiar agintariek Atzerritartasunaren perspektibatik jorratzen zituzten horrelako kasuak, pertsona hauek behar duten babesa aintzat hartu gabe.

Sexu-Esplotaziorako salerosketa giza eskubideen urraketa larria suposatzen du eta Nazio Batuen Erakundeak esklabotza garaikide gisa definitzen du.

“Nik ez nekien asiloa eskatzeko aukera nuenik, nire istorioa kontatu nuen eta nire abokatuak errefuxiatu izaera onartzeko eskaera luzatu zuen. Horri esker, momentu honetan beldurrik gabe bizi naiz”,  12 emakume hauetariko baten istorioa da hauxe.

Ginebrako ituna eta gainerako nazioarteko hitzarmenak mahai gainean jarriz, CEARrek urteak daramatza asiloa aldarrikatzen sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimak izan diren pertsonentzat, bai muga-postuetan eta baita lurralde barnean ere.

Euskadi

Euskadi ez da errealitate honen salbuespena. Izan ere, orain dela gutxi Bilbon helburu hori zuten bi sare desartikulatu dituzte. Euskal erakundeek ere egoera honekiko dituzten kezkak azalarazi dituzte. CEAR-Euskadin denbora daramagu gai honetan sakontzen, sexu- esplotaziorako salerosketaren biktimak izan diren emakumeen asilo eskubidea aldarrikatzen.