Espainiako estatuko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programen komunikatua
Sinatzaileok, Estatu espainiarreko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programek, COVID-19k munduan sortu duen osasun-krisia eta haren kudeaketa politikoa ikusita, honen bidez, kezkatuta gaudela adierazi nahi dugu, giza eskubideen defendatzaileak, haien erakundeak eta kolektiboak arriskuan daudelako gaur egun, eta gero eta egoera larriagoa dutelako.
Oharra irakurtzeko sakatu HEMEN
ZEHAR errefuxiatuekin kezkatuta dago errefuxiatuek enplegua lortzeko aurre egin beharreko prekarietate eta ahultasun egoeragatik
Covid 19k eragindako osasun-krisiak askotariko gizarte- eta lan-ondorioak ditu gizarte osorako. Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, ZEHAR errefuxiatuekink ikusgaitasuna eman nahi dio erakundeak artatzen duen kolektiboak enpleguaren arloan aurre egin beharreko egoera espezifikoari.
Nola eragiten die egoera honek migratzaileen, asilo eskatzaileen eta aberrigabeen osasun mentalari?
ZEHAR errefuxiatuekinko psikologia taldeak artatzen ditugun pertsonei egoera honek osasun emozionalean suertatu dizkien inpaktuak zeintzuk diren aztertu ditu artikulu honetan.
Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programak aurten giza eskubideen Kolonbiako bi defendatzaile eta Hondurasko bat babesten ditu
Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programaren ekitaldi berri honetako hiru partaideak honako hauek dira: Paola Andrea Ararat Nazarit, Kolonbiako ACONC (Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca) elkarteko kidea; Honduras Diversa elkarteko Néstor Hernández; eta OIA (Organización Indígena de Antioquía) elkarteko kidea.
ZEHAR errefuxiatuekinren jakinarazpena, osasun-larrialdiaren harira
Osasun-agintaritzek dekretatutako larrialdi-egoeraren aurrean, ZEHAR errefuxiatuekinn ezohiko egoera honi aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzen ari gara, betiere birusa geldiarazteko emandako prebentziozko gomendio guztiei jarraituz. Horrelako testuinguru zail batean, gure lehentasun nagusia da ahalik eta kalitate handieneko arreta eskaintzen jarraitzea gurekin lan egiten duten pertsonei. Halaber, gure lehentasuna da arreta hori ahalik eta berme guztiekin ematea, gure langileei dagokienez zein artatzen ditugun pertsonei dagokienez. Horretarako, ahal den guztietan lehentasuna emango diegu aurrez aurrekoak ez diren kanalei.
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko