“Beldurrik gabe bizi”

“Beldurrik gabe bizi” proyektua genero arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidearen inguruko hausnarketa sakontzea dauka helburu. Jardunaldi horretan feminizidioa, emakumeen mutilazio genitala eta behartutako ezkontza, sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketa edo LGTTBI pertsonek jasaten duten jazarpena pairatu dutenen testigantzak ezagutuko ditugu. Unibertsitateko eragileei eta migrazio,giza eskubide edo garapen elkarteei zuzenduta dago.

portada“Beldurrik gabe bizi” argitalpena

Liburu honetan, hainbat emakumek bizi izandakoa jaso dugu; iritsi diren emakumeak direla esan nahi genuke. Baina iritsi ez zirenek bizi izandakoa ere jaso dugu.
Liburu honetako protagonista bakarrak ez dira emakume iheslariak, edo iheslari izan zitezkeenak, edo izan behar zutenak. Izan ere, zenbait protagonista ez dira emakumeak. Gizonak dira eta ez dira gizonak. Aukeratu egin nahi dute: beren identitatea, gorputza, sexualitatea eta rolak aukeratu nahi dituzte, eta horrela, beren eskubideak erabili.

Ekitaldiak

Jornadas“Beldurrik gabe bizi” Jardunaldia

Escuela empoderamientoEmakume Zapalduen Antzerki Tailerra
Teatro oprimidaEmakumeentzako Jabekuntza Eskola

Laguntzailea:
Logo Dipu 1

Guardar

ESKUBIDEAK +

derechos+_magenta
Kanpaina hau sustatzen dugun erakundeok kezkatuta gaude gizarte-zaurgarritasuna, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotu egin direlako Euskadin. Zehazki, pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonak 2008an % 17,9 izatetik 2014an % 22,7 izatera igaro dira; 385.087 izatetik 489.447 izatera, hau da, 104.360 pertsona gehiago.

80ko hamarkadaren bukaeran, Euskadik gutxieneko errenten plan bat martxan jarri zuen, orduan pobreziaren kontra Borrokatzeko Plan Integrala zeritzona eta gaur egun Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) dena. Gutxieneko diru-sarrera horiekin, 65.000 familia inguruk (hau da, 118.000 pertsonak) gutxieneko duintasun-maila batekin bizitzeko aukera dute, eta aldi berean, Euskadin pobrezia-indizeak eta gizarte-bazterkeriarenak estatuko eta Europako batez bestekoak baino baxuagoak dira.

Horregatik, eta DBEaren balioaz ohartuta, sistema hobetu behar dela ikusita eta DBEaren kontra piztu den giroagatik kezkatua, honakoa ADIERAZTEN DUGU

Guardar

ASYLUM komikia eta MUGAREN ATZEAN kale-ekitaldia

“Memoria partekatuak: asilo-eskubidea frankismoaren garaiko erbesteratze-esperientzien begietatik” ekimenaren bidez, Giza Eskubideen alorrean diharduten agenteak inplikatu nahi ditugu Asilo Eskubidearen defentsan, parekotasunak eginez frankismo-garaiko erbestearekin eta bereziki nabarmenduta emakumeen ekarpen berezia. CEAR-Euskadiren ekimen hau Gernika Gogoratuz zentroarekin koordinatuta sortu da, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

ASYLUM, Javier de Isusiren komikia 
portada AsylumMarina, 94 urterekin, oroitzen da Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara, eta Frantziarik Venezuelara egin zuen bideaz. Erbeste hark bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldaren erbesteekin, ihesi doazelarik gerratik eta indarkeriatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salduak izatetik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Javier de Isusik erbestearen berri ematen digu orrialde hauetan,bere artearekin. Aurrez aurre jartzen dizkigu atzo eta gaur bidean aurrera joan behar duten pertsonak, bizirik eta onik jarraituko badute, duintasunez bizitzeko leku baten bila. Pertsona horiek ihesi doaz, bai, baina indarkeriari aurre egiteaz gain, eusteko eta zutitzeko dugun gaitasuna ere erakusten diote munduari.

‘Asylum’ komikiaren salmenta

“MUGAREN ATZEAN”, Plataforma Tirante taldearen antzerki-ikuskizuna 
tras la fronteraDiziplina-anitzeko ikuskizun honetan, gure iragan lazgarrira bidaiatuko dugu, gure herriak pairatutako gerrekin eta Frantziarako eta beste leku batzuetarako erbestearekin lotutako iraganera. Gaur egun jarraitzen duen bidaia, egungo gure egoera lotsagarrian, iraganeko akatsak errepikatzen dituena, nahiz eta zapaltzailearen ikuspegitik oraingoan, gure iragan mingarria ahaztuta. Asmatutako etorkizun batean amaitzen den bidaia, non muga igarotzea bidegabekeria eta miseria ikuskizun izango dituen reality show bat bihurtuko den, zer bihurtu gaitezkeen erakutsiko diguna.

MUGAREN ATZEAN ikuskizun sakona da, gure bizitzaren karikatura barregarria egiten duena, eta zentzu bikoitza ematen diona antzezpenari, halako moldez, non geure buruari galdetzen diogun zergatik egiten dugun barre, barre eragiten digun horrek azken batean inolako graziarik egiten ez badigu ere.

Sinopsia
Muga gaindiezinaren aurrean, ehunka errefuxiatu pilatu dira, akituak, aukera baten bila… urteko lehiaketa dibertigarrienean parte hartzeko!! Nor sartuko da? Agian zu zeu izango zara, baina… zer aldetan egongo zara?

Aurreikusitako ekitaldiak

Gernika-Lumo

Getxo

Bilbo

logos memoria

Guardar

CEAR-Euskadi elkarteak “Bizi Beldurrik gabe” Jardunaldiak egingo ditu; errefuxiatuta dauden lagunekin eta gizarte-erakundeekin egingo diren topaketak dira.

Martxoaren 16an eta 17an Zubiria Etxean (Euskal Herriko Unibertsitatea) genero-arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenaz hitz egingo da hiru jakindurien metodologian oinarrituz.

“Bizi Beldurrik gabe” Jardunaldien helburua genero arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenean sakontzea izango da, errefuxiatuta dauden lagunen testigantzekin eta erakundeek herri mailan duten esperientziarekin.

Jardunaldi horiek Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan daude. Eremu akademikoko eragileen eta migrazio, giza eskubide, feminismo eta garapen alorreko erakundeen artean gai horretan egin diren azken ikerketak eta eremu horretan lanean ari diren ekintzaile, errefuxiatu eta erakundeen esperientzia sozializatzea izango da helburua.

Jardunaldi horietan Medicus Mundiko (Nafarroa) Fátima Djarraren parte-hartzea izango dugu, Ginea Bissauko da eta Emakumeen Mutilazio Genitalaren Prebentziorako proiektuan Nafarroan bizi diren Afrikako herritarren bitartekari, eta baita Save a girl, save a generation erakundearena ere, gobernuz kanpoko erakunde hori emakumeen ablazioaren, adin txikikoak ustiatzearen, behartutako ezkontzaren eta emakumeenganako edozein eratako tratu txarren aurka ari da borrokan.

Women´s Link Worldwide erakundeko  Carmen Miguel-ek ere parte hartuko du, giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde bat da eta genero ikuspegia izango duen Justiziaren alde ari da lanean. Bere lanaren ardatzetako bat salerosketako biktimen eskubideen onarpena lortzea izango da.

Mugarik Gabe euskal GKEk Viena + 20 Euskalherria 2013 Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia dela medio sortu zen prozesua aurkeztuko du, prozesu horretan GKE hori izan zen aitzindari elkarte eta gizarte mugimendu desberdinen laguntzarekin.

Guatemalako Emakumeen Elkarteko Mercedes Hernández ere izango dugu, talde feminista hori hainbat jatorritako emakumeek osatutakoa da eta bere jarduera nagusietako bat feminizidioak salatzea eta begien aurrean jartzea da.

Gilberto Téllezek ere parte hartuko du, errefuxiatu kubatarra da eta sexu orientabideagatik jasan behar izan zituen presioengatik egin zuen ihes bere herrialdetik, eta baita Nahia Taldeak ere, Garapenerako Hezkuntza eta Lankidetzaren jardueran genero ikuspegia eta sexu-aniztasuna sartzeko lanean ari den sarea da.

“Hiru jakindurien” metodologiaren bidez jorratuko ditugu:

* Jakitea – Jakitea, genero arrazoiengatiko jazarpenaren kontzeptualizaziora eta asilo-eskubidera hurbilduz

* Jakitea – Sentitzea, genero arrazoiengatik jazarpena jasan behar izan duten errefuxiatuekin partekatutako bizipenen bidez

* Jakitea – Egitea, erakundeek eta ekintzaileek emandako ikastaldien bidez

CEAR-Euskadi elkartean asilo-eskubidea aldarrikatu nahi dugu nazioarteko babes-neurri moduan genero-arrazoiengatik jazarpena jasaten ari diren lagunentzat, eta sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak defendatzen ditugu, funtsezko eskubideak direla pentsatzen dugulako. Hamar urte baino gehiago daramatzagu borrokan sistema patriarkalaren ondorioz indarkeria jasaten duten emakumeentzako asiloaren onarpena lortzeko. Gainera, gogoetak egiten ari gara genero-ikuspegiaren eta sexu-aniztasunaren inguruan, lesbiana, gay, trans, bisexual eta sexuartekoen artean genero-indarkeriaren eraginak ere nabarmentzeko eta salatzeko.

Gai horri buruz egin den azken argitalpena Bizi Beldurrik gabe izan da: asilo-eskubidea genero arrazoiengatiko jazarpenaren aurrean, eta hortik hartu da Jardunaldietarako izenburua.

Honekin batera doakizue Jardunaldien Programa

Argitalpena jaisteko edo Jardunaldietan izena emateko: www.cear-euskadi.org

Informazio gehiago izateko edo elkarrizketak kudeatzeko: Raquel Celis (669 785 784)

 

Bizilagunak Araba 2016

Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa!

Zer da Bizilagunak?

Azaroak 13an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Sakatu hemen triptikoa deskargatzeko

triptico_2

Bizilagunak zertarako eta zergatik?

Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugunon artean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.

Izena eman! Zure herriko formularioa bete esazu. 

VITORIA-GASTEIZ

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

AIARAKO KUADRILLA

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

KANPEZUKO KUADRILLA

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

LAUTADAKO KUADRILLA

1. Bazkarian parte hartzeko formularioa (familia eta lagunak)

2. Dinamizatzailea izateko formularioa

Nahiago baduzu, jarri zaitez zuzenean gurekin harremanetan:

contacto_bizilagunak (3)

3 minutu Bizilagunak Araba 2016 ezagutzeko!

Nahi izatekotan, CEAR Euskadik aurrera eramaten duen ekintza honen antolaketan parte hartu dezakezu boluntario moduan.

Informazio gehiagorako, jarraitu gure Sare Sozialak:

Web  Web

Guardar

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube