ZEHAR errefuxiatuekin kezkatuta dago Hondurasko herritarren behartutako lekualdaketengatik eta bertako giza eskubideen defendatzaileek jasaten duten jazarpenarengatik

ZEHAR errefuxiatuekinko zenbait ordezkari Hondurasetik itzuli berri dira. Bertan izan dira, hain zuzen, Hondurasko giza eskubideen egoera behatzeko Euskadiko Ordezkaritzaren misioan parte hartzeko (2019ko urtarrilaren 27tik otsailaren 1era). Bidaia hori Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Programan parte hartu duten pertsonei eginiko segimenduaren barruan gauzatu da. 2018an programan parte hartu zuen pertsona bat Hondurasko Atxilotuen eta Desagertuen Senideen Batzordeko (COFADEH) kide da. Aste honetan zehar, Ordezkaritzak bilerak egin ditu hainbat erakunde, giza eskubideen GKE eta gizarte-mugimendurekin, Erdialdeko Amerikako herrialde horretako giza eskubideen egoera zein den aztertzeko.

Gehiago Irakurri

Rosalind Williamsek eta Zeshan Muhammedek “Ausartak” izeneko hitzaldia eskainiko dute

Bihar abenduak 13, Artiumen, Rosalind Williams, Arrazakeriaren kontrako borrokaren ikurra, Gasteizera etorriko da lehenengo aldiz. CEAR- Euskadiren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Eraberean sareak antolatuta duen Tratu Berdintasuna eta Diskriminazio Ezari buruzko I Euskal Kongresuaren barruan, “Ausartak” izenburua daukan hitzaldian parte hartuko du Artiumen, arratsaldeko 19.00etan.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekin “Alas Rotas” antzezlanarekin Fair Saturday-ren programa ofizialean sartzen da

Beste urte batez, ZEHAR errefuxiatuekink bat egin du Fair Saturday ekimenarekin. Antolatzaileen arabera, “inpaktu soziala duen mugimendu kultural bat da, azaroko azken larunbatean, kontsumismoaren goreneko adierazpen den Black Friday-ren hurrengo egunean egiten dena”. Arte munduko pertsona eta talde ugarik egun horretan euren lanak jarriko dituzte kausa sozialen zerbitzura.

Gehiago Irakurri

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube