Gorroto-diskurtsoaren aurkako 19 tresna

“Herritarrak diskurtso politiko xenofoboen kontra. Suteen Aurkako Gida”  argitalpena aurkeztu berri du ZEHAR errefuxiatuekink, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren laguntzarekin. Tresna sortzen da herritarrei gorroto xenofoboaren diskurtsoei erantzuteko erreminten kutxa gisa. Ikusita eskuin muturreko iritzi publikoen gero eta korronte gehiago daudela eta gorroto-delituak ere modu kezkagarrian ari direla areagotzen (besteak beste, errefuxiatuen zentroen kontrako erasoak eta EBko hainbat herrialdetan asiloa eskatzen dutenen kontrako istilu arrazistak), gidak zenbait tresna ematen ditu herritarrek gertaera horien aurka egin dezaten.

Denera, 19 tresna ematen dira, hiru arlotan banatuta: juridikoa, mediatikoa, instituzionala eta herritarrena. Tresna hauek aktiba daitezke iritzien liderrek edo arlo politikoko eta sozialeko ordezkariek herritarren kohesioari su ematen diotenean, atzerritarrak edo errefuxiatuak diskriminatzen, iraintzen eta difamatzen dituzten edo horiek gorrotatzera edo baztertzera bultzatzen duten diskurtsoekin. Hona hemen zenbait adibide: litigazio estrategikoa egitea, salaketa jartzea herri-akzio gisa, erreklamazioak jartzea alderdi politiko bakoitzeko batzorde etikoei, prentsan zuzendariarentzako gutunak idaztea diskurtso iraingarriei kontrako narratibak aurkezteko, eta herritarren plataformen bitartez mobilizazioak egitea, adierazpen arrazisten eta xenofoboen hartzaile diren komunitateak defendatzeko.

Gidak sarrera bat du, eta “hor zerrendatzen dira azken hilabeteotan errefuxiatuen aurka piztu diren sute sozial batzuk”, azaldu du Rosabel Argotek, Vitoria-Gasteizko CEAReko bulegoko arduradunak eta gidaren egileetako batek. Jarraian, 19 fitxa labur eta zehatz daude, bat tresna bakoitzeko, zeintzuek dibulgaziozko hizkuntza batekin deskribatuta baliabideak ematen dizkieten herritarrei, “hala gorroto-diskurtsoak zigorgarriak direnean nola iraingarriak baino ez direnean eta adierazpen-askatasunaren bitartez babestuta daudenean erabil ditzaten”.

ZEHAR errefuxiatuekin eta ner group lankidetzan, errefuxiatuei lan-munduan sartzen laguntzeko

Bigarren urtez jarraian, ZEHAR errefuxiatuekink eta ner groupek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, errefuxiatuei lan-munduan sartzen laguntzeko. 2017an, Konektatu Ner programa gauzatu zen, ner groupeko langileen eskutik, haren boluntariotza korporatiboaren bidez. Taldean lan egiteko zenbait tailer eskaini ziren, errefuxiatuei, etorkinei eta aberrigabeei zuzenduta, haien gaitasunak hobetzeko eta lana aurkitzeko tresna gehiago izateko: enplegu-atarien berri izateko eta haiek erabiltzen jakiteko, laneko elkarrizketak prestatzeko, lan-merkatua ezagutzeko… Bigarren aldi honetan, aholkularitza-programa bat ere eskainiko du ekimenak. Helburua da harrera on bat izaten laguntzea, eta gizartean eta lan-munduan sartzen laguntzea.

Gehiago Irakurri

Osasun integralaren mapak errefuxiatuen ongizaterako baliabideak eskaintzen ditu

Osasun integralaren mapa Kula Sareak sortutako tresna da.  Errefuxiatuen osasunean eragiten dituzten hainbat faktore daude, eurek beraiek kontatu diguten bezala, hala nola: fisikoa, mentala, emozionala, espirituala, erlazionala, soziala edota komunitarioa. Tresna honen asmoa errefuxiatuek haien ongizatea kudeatzeko behar duten informazioa eskaintzea da. Mapa aldizka (urtero) mantentzen joango da baliabide gehiago gehituz errefuxiatuek haien osasun beharrak asetu ditzaten.

Gehiago Irakurri

GIZA ESKUBIDEAK DEFENDATZEN DITUZTEN PERTSONENTZAKO BABESARI BURUZKO FORMAKUNTZA

ZEHAR errefuxiatuekink, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Nazioarteko Bake Brigadak erakundeak giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonentzako babesari buruzko prestakuntza-lantegi bat antolatu dute martxoaren 19an, 20an eta 22an.

Zein da helburua?

Euskal erakunde sozialak indartzea, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsona mehatxatuen arrisku-egoera murrizteko babes-neurrien bidez.

Nori dago zuzendua?

Arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileekin lankidetza-harremanak dituzten erakunde eta mugimendu sozialetako kideei.

Nork emango ditu lantegiak?

Vincent Valliesek. Testuingurua aztertzeko, prebentziorako eta babes integralerako estrategiak eraikitzeko eta nazioartean eragina izateko metodologietan aditua da. Erakunde humanitarioekin lan egin du gerra zibileko egoeretan, hala nola Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kongon eta Ruandako genozidioan.Kolonbian, segurtasun-arduraduna izan da Munduko Medikuak erakundearekin, eta giza eskubideak eta komunitateak defendatzeko erakundeei babes integrala emateko parte-hartzezko lantegien arduraduna izan da Nazioarteko Bake Brigadak erakundearekin.

Noiz izango dira lantegiak?

HIRIA DATA ORDUTEGIA TOKIA
DONOSTIA Martxoaren 19an 16:00-20:00 Aiete KE
BILBAO Martxoaren 20an 16:00-20:00 La Bolsa
GASTEIZ Martxoaren 22an 16:30-20:30 Landatxoko Gizarte Etxea

 

Nola izena eman?

Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat helbide elektroniko honetara: incidencia@cear-euskadi.org. Mezu elektroniko bat jasoko duzu, izena eman duzula baieztatzeko.

Mezu elektronikoan hau adierazi behar duzu:

–          Izen-abizenak

–          Zer elkarteko kide zaren

–          Zer hiritan egingo duzun lantegia

*Parte-hartzezko metodologia bermatze aldera, gehieneko partaide-kopuru bat ezarri da.Hori dela eta, gehienez 2 pertsonak izena eman ahalko dute erakunde bakoitzeko.

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube