“Frankismoaren garaiko euskal erbesteratu eta gaur egun Euskadira iristen diren errefuxiatuen esperientziak”. SOLASALDIA

Memoria_castDatorren ekainaren 18an, ostegunean, 19:00etan, CEAR-Euskadi eta Getxoko Udalako Immigrazioa eta Kulturartekotasunaren Sailak antolatutako “Frankismoaren garaiko euskal erbesteratu eta gaur egun Euskadira iristen diren errefuxiatuen esperientziak” solasaldia burutuko da Algortako Kasinoan (Basagoitiko etorbidea, 47).

Bertan, Agustine Kinkelak, DR Kongoko errefuxiatuak, eta Xabier Agirrek, CEAR-Euskadi elkarteko boluntarioak, parte hartuko dute. Haien familia eta pertsonaleko esperientzien bidez erbestearen eraginak, ihes egindako bizipenei aurre egiteko estrategiak eta jasandako mina konpontzeko egiten dituzten eskaerak aztertuko dituzte.

Solasaldia “Memoria partekatuak: asilo-eskubidea, frankismoaren garaiko erbesteratze-esperientzien begietatik” proiektuan kokatua dago.

Anima zaitezte parte hartzera!

Guardar

Antzezlan solidarioa Tristán Ulloa eta CEAR-Euskadiren eskutik

‘EN CONSTRUCCIÓN’

Pasa den larunbatean 400 pertsona inguruk  “En Construcción” antzerkiarekin gozatu zuten. Ihes egin, haien herrialdea alde batera utzi, eta  egunero beraien bizitza aurrera atera behar duten pertsonei babesa eman zieten. Eskerrik asko!!!

Eskerrik asko Tristan Ulloa, Carolina Roman eta Nelson Danteri emozioz betetako laurogeita hamar minutu oparitzearren baita barre eginez gogoeta bat egitera gonbidatu izanaz.

Eskerrik asko CEAR-Euskadik egiten duen lana babesten duten instituzio publiko zein pribatuei; haien laguntzarekin ekintza aurrera eraman ahal izan dugu eta.

Eta eskerrak zuri; zure lan, dohaintza, denbora, eta zure jarrera kritikoarekin, Eduardo Galeanok esaten zuen bezala errealitatea eraldatzera laguntzen duzu eta. Eskerrik Asko. 

                 Babesleak: BBK Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritza, Bizkaiako Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saila eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua, Euskal Herriko Unibertsitatea, BBK Fundazioa, Gordóniz bufetea, Erreka Multimedia kooperatiba, Scribak, Ubiqa eta INOX aldamioak.

 

 

Dohainiza bat eman

Egin bazkide

[metaslider id=1716]

Prentsa oharra

 

Babesle:

Logo ICASV BBK_COLOR Logo Dipu 1
logo ayto direc_familia_centrada_2niveles and-INOX
 logo-escribas atahualpa_header_3  LOGO AZ AB
logo_entero úbiqa_logo_color GORDONIZ ABOGADOS

 

Guardar

II. Berdintasun Plana

eCEAR-Euskadiko Berdintasun Batzordea, UNA Gestión-ekin batera, erakundearen II. Berdintasun Plana garatzen lagunduko duen ekitatearen aldeko prozesuan bete-beterik dago. Prozesua bi fasek osatzen dute: auto-diagnostiko fasea genero ikuspuntutik entitatean aurki litezkeen ezberdintasun posibleak identifikatzean datza, jarraian eta auto-diagnostikoaren ondorioen laguntzaz, Ekintza Planaren elaborazio-fasean murgildu ahal izateko. Egun, prozesua auto-diagnostiko fasean aurkitzen da, Ekintza Plana uda ostean bukatuko dela aurreikusten delarik.

Guardar

“Beldurrik gabe bizi” Jardunaldia

VivirSinMiedo_Eusk

“Beldurrik gabe bizi” Jardunaldiak genero arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidearen inguruko hausnarketa sakontzea dauka helburu. Jardunaldi horretan feminizidioa, emakumeen mutilazio genitala eta behartutako ezkontza, sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketa edo LGTTBI pertsonek jasaten duten jazarpena pairatu dutenen testigantzak ezagutuko ditugu. Unibertsitateko eragileei eta migrazio,giza eskubide edo garapen elkarteei zuzenduta dago.

Jardunaldia martxoak 16 eta 17, Zubiria Etxean (HEGOA / UPV) izango da.

Egitaraua

Izena-eman

Guardar

Melillara egindako Giza Eskubideen Behaketa Misioaren aldez aurreko ondorioak aurkeztu ditu CEAR-Euskadik

Amaierarik gabeko bidea: emakume-aztarnak hegoaldeko mugan

logo externalización fronterasErrefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (CEAR-Euskadi) Giza Eskubideen Behaketa Misio bat antolatu du Melillan, eta Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeak, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak (Deustuko Unibertsitatea) eta Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) ere parte hartu dute ekimenean, bertaraino joan diren komunikabideekin batera.

Informazioa bildu eta emakume errefuxiatu eta etorkinek Melillan bizi duten egoera ikusgarri egite aldera, uztailaren 8tik 11ra bitarte bilerak egin dira Gobernu Ordezkaritzarekin, Etorkinak Aldi baterako Hartzeko Zentroko zuzendariarekin, Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoekin, Abokatuen Elkargoarekin eta Giza Eskubideen Erakundeekin.

Ordezkaritzaren gainerako kideak iritsi aurretik, CEAR-Euskadik, giza eskubideen erakundeen laguntzarekin, hainbat emakumeren testigantzak bildu ditu eta Seluango kanpamenduak bisitatu ditu, Nadorreko probintzian (Maroko), bertan egoten baitira emakume horietako asko zain Europara noiz igaroko.

Irailean jendaurrean aurkeztuko den txosten batean bilduko da bisitaren emaitza, eta bertan garatuko dira zehatz-mehatz orain aurkezten ditugun aldez aurreko ondorioak.

Ondorioak

Guardar

Guardar

Magdalena ibaiaren murmurioak

El Quimboko zentral hidroelektrikoaz mintzo diren ahotsak. Huila departamendua, Kolonbia.

“Nora joko dugu orain? Nik ez dakit besterik egiten, arrantza da nire bizitza, 35 urtez aritu naiz arrantzan, inork ez dit jada lanik emango, eta orain txakurrak izango bagina bezala bota nahi gaituzte, hemen egin ditugun urteak aintzat hartu gabe.”

Alirio, Magdalena ibaiko arrantzalea.

Paperezko aleak eskatzen ditugu info@cear-euskadi.org–(e)n

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube