Errefuxiatuen aldeko lasterketa solidarioa


Ekainaren 2an, igandea, errefuxiatuen aldeko  “La Bilbao Refugio” lasterketa solidarioa egingo da Bilbon, hirugarren aldiz.

Aurreko bi urteetan mila lagun inguruk harte zuten parte, hainbat arrazoi tarteko beren herrialdeetatik ihes egin behar izan duten pertsonen eskubideen alde egiteko. Pertsona horiek, besteak beste, gerratik edo liskarretatik, miseriatik, ezkontza behartuetatik, emakumeen genitalen mutilaziotik, sexu-esplotaziorako salerosketatik eta LGTBI kolektiboaren jazarpenetik joan dira ihesi.

Guztiok ditugu gure oroimenean gorderik indarkeriatik aske bizi besterik nahi ez duten pertsonen irudi lazgarriak: bizia arriskuan jartzen dute itsasoa zeharkatzen, Melillako hesiaren gainetik salto egiten, basamortuak zeharkatzen, alanbre-hesiak eta kontzertinak saihesten, polizia saihesten… Inoiz ez bezalako krisi humanitario bat dugu aurrean.

Hortxe hasten da CEAR-Euskadiren lana. Iristen direnean, badute etxebizitza bat, hilabete batzuez, atseden hartu eta suspertzeko. Eta gure talde juridikoaren bidez, asilo-eskaera bideratzen laguntzen diegu, prestakuntza eta enplegua bilatzen orientatzen ditugu, eta etapa berri horretan laguntza psikologikoa jasotzen dute.

Halaber, giza eskubideak defendatzeagatik arriskuan daudenei aldi baterako babesa ematen diegu, lagun egiten diegu beren prozesuetan, eta beren komunitateetara itzultzen direnean jarraipena egiten diegu.

CEAR-Euskadin, gainera, elkarguneak bultzatzen ditugu, bizikidetza sustatzeko eta esamesa arrazistak eta xenofoboak gerarazteko; desplazamendu behartuak eragin dituzten arrazoiak ikertzen ditugu; gizarte-mobilizazioa sustatzen dugu; eta komunikazio-kanpainak sortzen ditugu, sentsibilizazioa lantzeko.

Bilbao Refugio lasterketan lortutako diru guztia CEAR-Euskadiri, Errefuxiatuei laguntzeko Euskadiko Batzordeari, emango zaio, errefuxiatuak babesteko antolatzen dituen proiektuetarako.

Hirugarren lasterketa honetan kausa honen inguruan sentsibilizaturik dauden pertsona guztiak mobilizatu nahi ditugu berriro ere.

Ibilbidea


Aurten, lasterketa 11.etan Erripako Kaitik irtengo da Itsas Museora heldu arte eta buelta abiapuntura. Ibilbidea birritan egiteko aukera egongo da, horregatik 5 edo 10 km egiteko aukera egongo da. Hauexek izango dira ibilbideko puntu nagusiak: Erripako kaia, Uribitarte pasealekua, Evaristo Churruca kaia, Abandoibarra, Itsas Museoko zabalgunea eta  handik buelta Erripako Kaira.

Eman izena!

Izena Sportmaniacs plataforman eman daiteke, HEMEN sakatuz.

  • Bi aukera egongo dira: 5 km edo 10 km.
  • Ibilbidea: aldez aurretiko izen-emateak online egingo dira, Sortmaniacs plataformaren bidez, eta 10 € izango dira. Lasterketa egunean tokian bertan aurrez aurre egingo diren izen-emateak 12 € izango dira. Izen-ematea online-plataforman egin nahi izanez gero, lasterketa egunaren aurreko eguneko 20:00ak arte egin beharko da; eta aurrez aurre egin nahi bada, lasterketa-egunean, proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte.  Parte-hartzaileei elastiko teknikoa eta anoa-hornidura emango zaie.
  • Lasterketan parte hartuko duten pertsona guztiek txip bat izango dute, lasterketa bukatzean zer denbora egin duten kontsultatzeko, Sportmaniacs pasarelaren bidez; hau da, online izen-ematea egiteko erabil daitekeen web-orriaren bidez.
  • Izen-ematea dohakoa izango da 8 urte baino gutxiago duten haurrentzat  eta beti ere heldu batekin korrika egin behar dute.

Kamiseta


Kamiseta eta dorsala hartzeko bi aukera hauek dituzu:

– Maiatzaren 27tik 31ra arratsaldez, Bilboko Ellacuria Fundazioan, Arrupe Etxea, Aita Lojendio Kalea, 2, 17.00etatik 20.00etara.

Lasterketa egunean, Erripako kaian. Kontutan izan lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko dela kamisetak hartzeko aukera.

Gogoratu izena eman duen pertsonaren NAN zenbakia eramatea beharrezkoa dela.

Babesle eta laguntzaileak