Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) BIZINEtza” izeneko webgunea argitaratu berri du, asiloa, migrazioak eta kulturen arteko bizikidetza gaiak jorratzen dituzten filmeak biltzen dituena.Rosabel Argotek, Intzidentzia taldeko kideak eta webgunearen koordinatzaileak dioenez, BiZINEtza zinemari buruzko gunea da, bizilagun migratzaile eta errefuxiatuak irudikatzen dituzten filmei buruzkoa. Erlauntza komunitario baten antzekoa da, non kultura ezberdinetako ahotsak biltzen garen zinemaren hizkuntza erabiliz hitz egiteko. Errefuxiatuez hitz egiten dugu, diskriminazioa eta xenofobia sustatzen duten gorroto-diskurtso eta usteak desmuntatzen dituzten ikuspuntuak eta istorioak bilatuz, narrazio zinematografikoetan. BiZINEtzan, filmen banakako fitxen bidez, zinemak aztoratu, kuestionatu eta mobilizatu egiten gaitu arrazismoaren aurka eta kulturarteko (elkar)bizitzaren alde”.

Pelikula bakoitzeko zine kritika bat landu da, filme horren gakorik garrantzitsuenak biltzen dituena. Kritika hauetariko batzuetan, filmearen inguruko elkarrizketak biltzen dituen podcast-a entzun daiteke.

BIZINEtzan topatu ditzakegun pelikulak, telesailak eta dokumentalak honako gaiak jorratzen dituzte: Jatorrizko herrialdean pairatutako jazarpena, migrazioak, asilo-eskaera prozesua, bidaia, mugak gurutzatzea, diskriminazioa, arrazismoa eta xenofobia eta harrera-gizartea, beste batzuen artean.

Hauexek dira topatu daitezkeen filmeetariko batzuk: Green Book, El Hoyo, Adú, Coco, Hijos de los Hombres edo la Vida Secreta de las Palabras. HEMEN ikusi dezakezu katalogo osoa.

Ekimena Gipuzkoa eta Bizkaiako Foru Aldundiek eta Donostiako Udalak babestu dute.