CEAR-Euskadi

Historia apur bat | Misioa – Ikuspegia – Balioak | Sariak | Lana sarean

30 urte daramatzagu lanean eta Euskadin erakunde erreferente gara gizaki guztiek babesa eta asiloa lortzeko duten eskubidea aitortzeko borrokan. CEAR-Euskadin errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen ditugu, eta horien garapena sustatzen dugu hartzen dituzten gizarte berrian.

 

Historia apur bat


CEARen historia 1979an hasi zen. Urte hartan, pertsona batzuek, babes bila iristen zirenen egoeragatik kezkatuta, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR) sortu zuten.

Proiektu honen zati txiki bat Euskadin jarri zen martxan 1989an. Ez zegoen baliabide handirik, baina ilusio handiarekin hasi zen. 1.996. urtean, CEAR-Euskadi GKE bihurtu zen, berezko nortasun juridikoarekin.

Misioa, ikuspegia eta balioak


CEAR eta CEAR Euskadi bi erakunde dira, baina misio bera dute:

Gure misioa giza eskubideak defendatzea eta sustatzea da, eta nazioarteko babesa behar duten eta/edo baztertuak izateko arriskuan dauden errefuxiatuen, lekualdatuen, aberrigabeen eta migratzaileen garapen osoa bultzatzea.


Langile ordainduek, bazkideek eta boluntarioek osatzen dute CEAR-Euskadiko giza taldea, eta elkarrekin egiten dute lan, ikuspegi jakin batekin:

CEAR-Euskadi aldaketarako eta eraldaketarako eragile gisa finkatu da. Diskriminaziorik gabeko gizarte iraunkor eta justu bat lortzea du helburu, aukera-berdintasunean eta nortasun indibidual zein kolektiboarekiko errespetuan oinarritutakoa, eta, horretarako, integrazio-, gizarte-, kultura-, lan- eta politika-prozesuak lantzen ditu, intereseko beste hainbat talderekin sarean arituz.

Hauek dira erakunde gisa ditugun balioak:

  • Justizia
  • Konpromiso etikoa
  • Eraginkortasuna
  • Efizientzia
  • Zaintza
  • Independentzia
  • Parte-hartzea
  • Gardentasuna
  • Konfiantza
  • Aktibismoa / inplikazioa / konpromisoa

 

Sariak


Urte hauetan zehar, hainbat sari jaso ditugu gure lana dela eta. Besteak beste, honako hauek:

2013ko Giza Eskubideen Rene Cassin saria

Sabino Arana Fundazioaren 2015 eko saria

 

Justizia Sustatzeko Txema Finez Erakundearen Saria 2018. 

Lana sarean


CEAR-Euskadin aliantzen eta elkarlanen oinarri zabal bat dugu, eta horiek dira, hain zuzen ere, sarean egiten dugun lanaren motorra.