Ekitatearen aldeko plana
CEAR-Euskadin uste dugu erakundeak ez direla neutroak genero-kontuetan, gizartean indarrean dauden balioek, indar-egitura nagusiek eta emakumeak menperatzen dituen desberdinkerian oinarritutako sistema patriarkalak baldintzatzen baitituzte.
Horregatik, Ekitatearen Aldeko Ekintza Plan bat egin dugu, 2015-2018 Plangintza Estrategikoaren barruan, eta Emakunderen erakunde laguntzaile gisa gure konpromisoa berritu dugu, laugarren urtez jarraian.
Berdintasuneko Batzorde bat ere badugu, erakundeko sail desberdinetako langileek osatua; hain zuzen, batzorde hori da plana gauzatzeko ardura duena. Jarduera zehatzen adibide, nabarmentzekoak dira, besteak beste, zaintzei buruz egin zen jardunaldi bat eta sortu duten Sexu Jazarpenaren eta Jazarpen Sexistaren Aurka Jarduteko Protokoloa.
Metodologia
CEAR-Euskadin 2015-2018 Plan Estrategikoa ); horrek erakundearen 6 xede nagusiak definitzen ditu:
- Pertsona etorkin, errefuxiatu eta aberrigabeen garapen osoa
- Beren eskubideen defentsa, nazioarteko babesa eta kulturen arteko elkarbizitzaren sustapena
- Prozesuen bidezko kudeaketaren finkapena
- Taldearen garapen pertsonala eta profesionala
- Baliabide ekonomikoen kudeaketa eraginkor eta jasangarria
- Ekitatearen sustapena erakundearen bizitzan eta ekintzetan
Momentu honetan datozen urteetarako plan estrategiko berria gazautzatzen ari dugu.
Prozesuen bidezko kudeaketa
Gure estrategia gauzatzeko, prozesuen bidezko kudeaketa hautatu dugu
Prozesu estrategikoak
Erakundearen plangintza, zuzendaritza eta kudeaketari dagozkionak
Babes-prozesuak
Hala nola, kudeaketa ekonomikoa edo baliabide eta hornitzaileen kudeaketa
Prozesu operatiboak
Erakundeak berez dituenak: Arreta soziala, juridikoa, prestakuntza eta lanaren arlokoa, psikologikoa, sentsibilizazioaren arlokoa, intzidentzia politikoa, parte-hartze soziala eta komunikazio publikoa.
PREMIE kudeaketa-eredua
Etengabeko hobekuntzaren aldeko apustuari jarraikiz, gure barne-kudeaketa PREMIE kudeaketa-ereduan oinarrituta dago; 2009an ekin zitzaion horri.
2014ko ekitaldian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tecnalia enpresak CEAR-Euskadiren kalitate-sistemaren ikuskaritza gauzatu zuten. Emaitzak positiboak izan ziren eta, hortaz, PREMIE DIPLOMA 2019ra arte berritu dugu.