Asilo-eskubidearen aldeko hitzak

Asilo-eskubidearen aldeko hitzak

¡Descárgalo!

  • Erbesteari buruzko bakarrizketa. Rosa Isela Pérez
  • Kapitalaren zikloak eta migrazio politikak. Eduardo Romero
  • Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak (CIE): Ametsek, bidegabekeriek eta izuak bat egiten duten guneak. Sara Verdú
  • Bidaia egunkaria. Gustave Kiansumba

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko.

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Asilo-eskubidearen aldeko hitzak. Asiloari buruzko hiztegiaren 2014ko argitalpen eguneratuaren aurkezpena.

Egileak: Rosa Isela Pérez, Eduardo Romero, Sara Verdú, Gustave Kiansumba

Isela, Eduardo, Sara eta Gustaven hitzek asilo-eskubidearen gaian murgiltzen gaituzte. Jazarpenak, erresistentziak, ihesak, mugak eta hormak, leku seguru baten bila aritzeak…; egoera horiek guztiek sortzen dituzten bizipenetan murgiltzen gaituzte. Pertsonen duintasunaren gainetik, kapitalaren interesak lehenesten diren munduan zeharreko bidaian. Baina mundu horretan bertan, pertsona, komunitate eta talde ugarik indarkeriari aurre egiten diote, duintasun-proposamenekin eta ongi bizitzeko nahiarekin.
Orrialde hauetan, CEAR-Euskadiren Asiloari buruzko hiztegiaren argitalpen berria aurkeztuko da, eta testuinguruan ezarriko; hiztegi hau kontsulta-tresna garrantzitsua da (praktikoki eta teorikoki) giza eskubideen arloan lan egiten dutenentzat, bai eta arlo horretan lanean hasi nahi dutenentzat ere.
2014ko argitalpen honetan, hiztegia onlineko bertsioan argitaratu da, eta asilo-eskubidearekin nahiz giza eskubideekin lotutako erreferentziazko terminologia aurkituko dugu bertan; zehazki, arreta berezia jarri da Espainiar estatuko asilo-sisteman. Hiztegian, terminoen definizioak emateaz gain, termino horien azterketa kritiko bat egin da, giza eskubideen nazioarteko araudiaren konpromisoak betetzearekin lotuta. Terminoak hasierako letraren nahiz bloke tematikoen bidez bilatu daitezke; bloke tematiko horiek, hain zuzen, honela banatu dira: Asilo-eskubidea; Espainiako asilo-sistema; Generoa eta Asiloa; Adingabeak; Europar Batasuna eta Asiloa; Nazio Batuak eta pertsona errefuxiatuak; Aberrigabetasuna; Giza eskubideak; Migrazioak; Herritartasuna; eta Psikosoziala.

Asiloari buruzko hiztegian sartzeko

Additional information

Additional information

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF 20 orrialde Hizkuntza: gaztelania eta euskara Urtea: 2014