Beldurrik gabe bizi

Beldurrik gabe bizi

¡Descárgalo!

Liburu honetan, hainbat emakumek bizi izandakoa jaso dugu; iritsi diren emakumeak direla esan nahi genuke. Baina iritsi ez zirenek bizi izandakoa ere jaso dugu. Adibidez, Preciousek: itsasoan hil zen alabarekin, salerosketa-sare batetik ihes egiten saiatu zenean. Asiloa eskatu zuen Marokon. Laguntza eskatu zion patera geldiarazi zuen Guardia Zibilari. Inork ez zion jaramonik egin.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.
Egin klik hemen diruz laguntzeko.

Deskribapena

Deskribapena

Beldurrik gabe bizi. Asiloaren babesa, genero-arrazoiengatiko jazarpenaren aurrean

Egilea: ZEHAR errefuxiatuekin

Liburu honetan, hainbat emakumek bizi izandakoa jaso dugu; iritsi diren emakumeak direla esan nahi genuke. Baina iritsi ez zirenek bizi izandakoa ere jaso dugu. Adibidez, Preciousek: itsasoan hil zen alabarekin, salerosketa-sare batetik ihes egiten saiatu zenean. Asiloa eskatu zuen Marokon. Laguntza eskatu zion patera geldiarazi zuen Guardia Zibilari. Inork ez zion jaramonik egin.

Karem eta Nicole ere emakumeak dira, lesbianak. Gizonekin beharrean, emakumeekin elkartzea erabaki dute. Patriarkatuaren aurkako beste probokazio bat. Karabineroak ziren biak, Txileko poliziak. Han, mari-mutiltzat, lizuntzat eta perbertitutzat hartzen zituzten. Joatea egokitu zitzaien. ‘Egokitu’ egin zitzaien. Hitz horrek loteria ekartzen du gogora. Egoera horren aurrean zerbait egiteko aukera ekartzen du gogora: joatea egokitzen bazaizu, alde egin behar duzu; bestela, asko sufritzen duzu edo hil egiten zara. Horri buruzkoa da Karemi eta Nicoleri gertatutakoa, baina baita borrokari, erresistentziari eta aldaketari buruzkoa ere.

Liburu honetako protagonista bakarrak ez dira emakume iheslariak, edo iheslari izan zitezkeenak, edo izan behar zutenak. Izan ere, zenbait protagonista ez dira emakumeak. Gizonak dira eta ez dira gizonak. Aukeratu egin nahi dute: beren identitatea, gorputza, sexualitatea eta rolak aukeratu nahi dituzte, eta horrela, beren eskubideak erabili. Sistemaren aurkako lotsagabekeriak.

Liburu honetan, badauden pertsonei eta ez dauden pertsonei buruz hitz egiten da. Haietako batzuk ezagutu ditugu, eta begietara begiratu diegu. Eta beste batzuk, berriz, egon badaudela bakarrik dakigu. Ez ditugu ezagutzen, baina aintzat hartzen ditugu. Eta, beste behin, gure lanaren garrantzia erakusten eta gogorarazten digute.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF 96 orrialde 2013

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania