BIZILAGUNTEGIA: ALDAMENEKO ERREZETAK Ezagutzeko, partekatzeko eta (elkar)bizitzeko errezetak

BIZILAGUNTEGIA: ALDAMENEKO ERREZETAK Ezagutzeko, partekatzeko eta (elkar)bizitzeko errezetak

¡Descárgalo!

Arabako Foru Aldundiak, CEAR Euskadik eta landa-eremuko zurrumurruen aurkako sareek elkarrekin antolatzen dute urtero Bizilagunak.  Jarduera honen funtsa aurrez elkar ezagutzen ez duten kultura desberdinetako familiak binaka elkartzea da, elkarrekin igandeko bazkaria parteka zezaten, eta elkar ezagutuz adiskide egin zitezen.

Adiskidetasun hori sortu ondoren, aurten, 2020an, familiak berriz beste familia batekin nahastea pentsatzen hasiak ziren, baina pandemiaren eta osasun-krisiaren eraginez ez da aurrez aurreko bazkaririk egiteko aukerarik izan.

Ondorioz, 1.082 pertsona horiek eta askoz gehiagok ere badakigu gaur-gaurkoz ezin dugula mahairik partekatu. Hala eta guztiz ere, gure burua berrasmatzen eta gure artean nahasten jarrai dezagun, «Bizilaguntegia: aldameneko errezetak» sortu dugu, Bizilagunak ekimenari omenaldia egiteko eta gure herriko aniztasun kulturalak aberastu egiten gaituela, harro sentiarazten gaituela eta hura dastatzen jarraitu nahi dugula ospatzeko. Halaxe sortu dugu esku ugarik parte hartuta sortutako Bizilaguntegia errezetategia, zehazki Agurain, Amurrio, Araia, Artziniega, Arraia-Maeztu, Laudio eta Santikurutze Kanpezu herrietako bizilagunekin osatua.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Errezeta honetako gozagarri berezia da hemen aurkeztuko dugun errezeta bakoitzaren atzean dagoen platera Bizilagunak ekimeneko bazkari bateko enkontru, istorio, begirada edo hurbilpen baten konplize izan zela iaz, edo aurreko urteetan.

Horrenbestez, zuregatik eta zurekin osatu dugu atal hau. On Egin!

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Bizilagunario: El Recetario de al Lado

2020, euskera y castellano, 25 páginas

Hizkuntza

Gastelania eta euskara