Bizkaia: espazioa, kulturak eta bizi(kide)tzak

Bizkaia: espazioa, kulturak eta bizi(kide)tzak

¡Descárgalo!

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.
Egin klik hemen diruz laguntzeko.

SKU: E/E Categories: ,
Deskribapena

Deskribapena

Azken hamarkadan, aldaketa sakonak gertatu dira Bizkaiko gi- zartean. 2008. urtearen aurreko aldiaren bereizgarri izan ziren egonkortasuna, hazkundea eta oparotasuna, eta horrek lan-bila zebilen jendea erakarri zuen beste herrialde batzuetatik, une hartan lan-aukera ugari baitzegoen hemen.

Jatorri, sinesbide edo kultura desberdineko jendeak zintzi- likatzen ditu arropak gure auzo eta hirietako patioetan. Gure auzokide egin dira, gure lankide, ikaskide; haiekin partekatzen dugu gizarte-esparrua, edo kultura-esparrua, edo aisialdikoa… Eta, jende horren etorrerarekin, kultura-aniztasuna sartu da Bizkaiko gizarte-egiturara, behinola heterogeneoa zen gizarte- egiturara.

Gure hiri eta herrietako etxeetako arropak zintzilikatzeko tokie- tara so egitea nahikoa dugu, etxe horietan nor bizi den erakus- ten duten arrasto interesgarriak ikusteko.

Terrazan, gehien bat punky, hippy, heavy, gotiko, pijo, hip-hop edo bestelako hiri-triburen bateko jantziak ikusten badira, ez da zaila izango arropa horien jabeen joera ideologikoak eta/edo estetikoak asmatzea. Tribuen jantziez gain, pintzekin zintzi- likatuta egongo dira, ziurrenik, grasaz zikindutako lanjantziak, tomatez zipriztindutako aurreko mantalak, traje eta gorbatak, kale-garbitzaileen edo zoladuran zuloak egiten dituztenen uni- forme biziak…, lanean erabiltzen ditugun jantziak, alegia. Eta gainera, lehortzeko zain mezkitara joateko txilaba zuriak bal- din badaude, edo melfa koloretsu nahiz belo brodatuak, tunika afrikar nahiz neska-jantziak, edo quetchua, maya nahiz guam- bianoen jantzi tradizionalak ikus badaitezke, une batez gelditu eta begiratzen duenaren begi kuriosoek erraz ondorioztatuko dute zer-nolako kultura-aniztasuna dagoen auzoan.

Bizkaiko gizartean gertatu den sionomia-aldaketak eta al- daketa horren konplexutasunak bultzatuta, Errefuxiatuei La- guntzeko Euskadiko Batzordeak Bizkaiko kultura-aniztasuna aztertzeko lan zehatza egin zuen 2009an, 2010ean eta 2011n. Horretarako, Bizkaiko arropa zintzilikatzeko tokiei begiratu bat egitea proposatu zuen, eta hori izan zen abiapuntu, Bizkaiko bizikidetzaren kartogra a orokorra egiteko.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Hizkuntza

Gastelania eta euskara

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF 200 orrialde Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu da