Borroka lekukotasunak

Borroka lekukotasunak

¡Descárgalo!

Programaren lehenengo aldian, giza eskubideen alde ziharduten hiru kolonbiarri eman zitzaien babesa. Kolonbiaren historia indarkeriazko hari batek markatzen du, baina, une honetan, badago erresistentziarik eta gizarte-mugimenduek proposamenak egiten dituzte gizarte-justiziaren bidez bakea lortzeko. Hauek izan ziren hiru kolonbiar horiek.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Borroka lekukotasunak. Lehen Aldi baterako Babeserako Euskal Programan hartutako giza eskubideen defendatzaileen hitza

Egilea: ZEHAR errefuxiatuekin

  • Kazetari indigena bat, Totoró herrikoa (Cauca departamendua), Caucako Eskualde Kontseilu Indigenako kidea (CRIC).
  • Buruzagi indigena bat, nasa agintari indigena tradizionala, Morales herrikoa (Caucako departamendua), Gizarte Ikerketa eta Ekintzarako Elkarteko kidea (NOMADESC).
  • Sucreko Unibertsitateko ikasle-buruzagi bat, Sincelejo herrikoa (Sucreko departamendua), Estatuaren Krimenen Biktimen Mugimenduko kidea (MOVICE).

Euskadin egin duten egonaldiari esker, Kolonbiako giza eskubideen egoera zuzenean ezagutu ahal izan dugu, baita horien kausak eta ondorioak ere. Sentsibilizaziorako eta memoriako tresna bat garatzeko asmoz, hiru defendatzaile horien hitzak Borroka Lekukotasunak argitalpenean jaso dira.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF. 58 orrialde. Hizkuntza: gaztelania. Urtea: 2012

Hizkuntza

Gaztelania