Defendatzaileak Babesten: Giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen babes-premiei buruzko diagnostikoa

Defendatzaileak Babesten: Giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen babes-premiei buruzko diagnostikoa

¡Descárgalo!

Programak martxan daraman ibilbidean ikasi dugunaren ildotik, ikusi dugu sakon aztertu behar ditugula, beste euskal gizarte-erakunde batzuekin batera, giza eskubideen defendatzaile horiek eta haien erakunde eta kolektiboek dituzten babes-premiak, aurre egin beharreko arriskuak arintzeko aukera emango duten tresna batzuk izan ditzaten. Identifikatutako premia horretatik sortu da Defendatzaileak babesten ekimena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin. Ekimen horrek –hor sartzen da ikerketa hau ere–, euskal gizarte-eragileak sendotzen laguntzea du helburu, giza eskubideen defendatzaileen eta arriskuan dauden kolektiboen babesaren arloan, zenbait ikerketa-, prestakuntza-, sentsibilizazio- eta komunikazio-estrategiaren bidez.

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

CEAR-Euskadik 20 urtetik gora darama errefuxiatuen, migratzaileen eta aberrigabeen giza eskubideak defendatzeko lanean. 2011z geroztik, gure jarduera-ildoetako bat izan da Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko ezarritako programaren koordinazioa. Programa hori Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak gidatzen du eta CEAR-Euskadik koordinatzen du. Hau da programa horren helburua: beren jatorrizko herrialdean egindako jarduerengatik bizia edo osotasun fisikoa arriskuan duten giza eskubideen defendatzaileei babesa ematea, Euskadin sei hilabeteko egonaldia egiteko hartuta.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu. 

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Additional information

Additional information

Defendatzaileak Babesten

2018, 41, Gaztelera, euskera.

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania