Ehungailua: Landa- eremuan zurrumurruen aurkako estrategiak ehuntzeko apunteak eta puntadak

Ehungailua: Landa- eremuan zurrumurruen aurkako estrategiak ehuntzeko apunteak eta puntadak

¡Descárgalo!

Jarraian aurkezten dugun gidaliburu honen asmoa da gako batzuk ematea, gure esperientziatik abiatuta, oro har landa inguruneetako administrazioei, entitate sozialei —publiko zein pribatuak—, elkarteei eta komunitateei, begirada feminista duen aurreiritzi xenofoboak desmuntatzeko ikuspegitik, kulturarteko bizikidetza eraikitzeko garapen komunitarioko prozesu bat ezartzeko.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu. Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

2020. urtearen hasieran lau urte bete ziren Arabako Lautadako, Aiarako, Mendialdeko eta Errioxako kuadrilletan Zurrumuerruen Aurkako Estrategia (ZAE) garatu eta martxan jarri zenetik. Oraindik ere, bide luzea dugu egiteko. Baina zenbait ohar, gako eta esperientzia partekatu nahi izan ditugu, baliagarriak izan daitezkeenak landa-eremuko ZAEa martxan jarri nahi duten beste irule batzuentzat. Era berean, atzera begiratu nahiko genuke, gure tresnak eta ehungailuak berrikusteko, beharrezkoa dena konpontzeko, teknika berriak aurkitzeko, jakintzak trukatzeko. Finean, komunitatean josten ikasten jarraitzeko.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

La Tejedora

2020, 45 páginas, castellano y euskera.

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania