Jarraipeneko Misioa: Kolonbia 2015. Euskadiko III. Ordezkaritza

Jarraipeneko Misioa: Kolonbia 2015. Euskadiko III. Ordezkaritza

¡Descárgalo!

Euskadin babestutako bi pertsona Kolonbiara itzuli direnez, euskal ordezkaritza bat herrialde horretara joan zen urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra, horien egoera pertsonal eta komunitarioaren jarraipena egiteko, beren segurtasun-sarea indartzeko eta euskal gobernu eta antolatzaileen babesa agerian uzteko.

Doako deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu doan deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Jarraipeneko Misioa: Kolonbia 2015. Euskadiko III. Ordezkaritza

Egilea: Leire Lasa

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak martxan du, 2011tik, Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko programa. Programa horren barruan, gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan hartzen ditu jazarpena eta mehatxuak jasaten dituzten gizarte-erakunde eta -mugimenduetako pertsonak edo horren arriskuan daudenak, giza eskubideen aldeko defentsan jarduteagatik. Nazioartean dituzten sareak zabaltzeko eta indartzeko asmoz, ekintza hauek proposatzen dira:

  1. Ikuspegi psikosoziala: Babesaren ikuspegi integrala lantzen du, eta honako alderdi hauek sartzen dira: alderdi pertsonalak, antolamenduzkoak eta politikoak; indarkeria politikoaren inpaktuengatik arreta berezia behar duten pertsonentzako laguntza psikoterapeutikoa; eta babespean dauden pertsonen zaintza, aldi batez herrialdetik irten eta sartu behar izateagatik.
  2. Agenda politikoa: Programa hau gauzatzeko, politikoki eragin beharko da; aldi baterako babesak, bestela, ez du zentzu osoa izango. Hau da Euskal Autonomia Erkidegoko egonaldian egindako lanaren helburua: pertsona horiek eta haien erakundeak instituzionalki eta politikoki babesteko nazioarteko sareak zabaltzea eta indartzea. Praktikan, sare horiek babes-mekanismo bezala jarduten dute; hala, jendeak modua du lurraldean giza eskubideak babesten jarraitzeko. Horretaz gainera, programak balio du euskal herritarrei eta bertako erakunde publikoei -berdin Espainiakoei eta Europakoei ere- erakusteko zein den giza eskubideen defentsan lanean aritzen diren erakundeen mehatxu egoera eta zein diren haien aldarrikapenak.
  3. Prestakuntza-agenda: Haien kezkak eta interesak zein diren ikusita, asmoa da prestakuntza espezializatua ematea giza eskubideen defentsari eta sustapenari buruzko alderdietan. Egin duten lanagatik aitortza jaso duten pertsonak direla kontuan izanda, hizlari gisa ere hartuko dute parte esparru akademikoetan eta sozialetan.

CEAR-Euskadik koordinatzen du programa, eta bertan, honako hauek ere daude sartuta, Hautespen Batzordearen bidez: Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Kanpo Ekintzako Zuzendaritza, Hegoa Institutua (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea), Giza Eskubideen Pedro Arrupe Institutua (Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea), Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa. Gainera, ANSUR Kolektiboaren laguntza du, segurtasunarekin eta babesarekin zerikusia duten kontuak kudeatzeko.

Txosten honetan bisitako konturik esanguratsuenak jasotzen dira. Testuingurua atalean, herrialdearen egoeraren ikuspegi orokorra ematen da. Hurrengo ataletan giza eskubideen, erakunde publikoen eta nazioarteko organismoen eskutik jasotako informazioa biltzen da. Ondorioak izeneko azken atalean, Euskal Ordezkaritzaren azterketa, balorazioak, kezkak eta gomendioak jasotzen dira.

Additional information

Additional information

Liburuaren xehetasunak:

Formatua: PDF. 30 orrialde. Hizkuntza: gaztelania eta euskera. Urtea: 2015

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania