Los deseos olvidados.

Los deseos olvidados.

¡Descárgalo!

2010eko apirilean Kooperazio eta Garapenerako Ekimena, Errefuxiatuei laguntzeko Euskadiko Batzordea (CEAR-Euskadi) eta ALDARTE Gay, Lesbiana eta Transexualen Arreta Zentroa lehenengoz elkartu ginen. Hiru erakundeok Kooperazio (GK) eta Hiritartasun Globalerako Hezkuntza (HGH) arloetan genero eta sexu aniztasun ikuspegiaz hitz egiteko gogoa konpartitzen genuen.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.

Egin klik hemen diruz laguntzeko.

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Los deseos olvidados. Genero eta sexu aniztasun ikuspegia Garapenerako Kooperazioan, Hiritartasun Globalerako Hezkuntzan eta etorkinek eta errefuxiatuek dituzten GGEEen sustapenean eta babesean

 

Egilea: NAHIA

 

2010eko apirilean Kooperazio eta Garapenerako Ekimena, Errefuxiatuei laguntzeko Euskadiko Batzordea (CEAR-Euskadi) eta ALDARTE Gay, Lesbiana eta Transexualen Arreta Zentroa lehenengoz elkartu ginen. Hiru erakundeok Kooperazio (GK) eta Hiritartasun Globalerako Hezkuntza (HGH) arloetan genero eta sexu aniztasun ikuspegiaz hitz egiteko gogoa konpartitzen genuen.

Denborak aurrera egin ahala eta bilera, hausnarketa eta eztabaidetan hainbat ordu eman ondoren, aurrerago erabaki genuen NAHIA izeneko lan-taldea osatu genuen. Talde honetako kideok hamaika osagai jarri ditugu mahai gainean orain gauden lekura heltzeko: komuneko gogo eta xedeak, elkarri diogun aintzatespena eta hainbat lan arlotan dugun eskarmentu eskerga, LGTTBI1, GK eta HGH eta etorkinek eta errefuxiatuek dituzten giza eskubideen babes eta sustapen eremuetan.

Giza Eskubideen (GGEE) Adierazpenaren ikuspegia dugu bultzatzaile, eta ziur gaude gizakiok gure gorputzez eta prozesuez egiten ditugun hautuetan ere aipatu adierazpenean jasotako eskubideek badutela eragina. Asmo handiko ideia helarazi nahi genizueke: bizi dugun mundu globalizatuan, sexualitatea eta generoa bizitzeko eta sentitzeko era anitzak ditugun gizakiak kontuan hartu gabe, ez dago gizarteak ulertzerik.

NAHIA taldekideok genero eta sexu aniztasun ikuspegia baliatuta, genero ikuspegia modu zabalagoan ulertzen dugu, sexu-genero sistema aditzeko gaur egun nagusi den modu binarioa gaindituta. Ez dugu alde batetik sexu aniztasunaz eta bestetik genero ikuspegiaz hausnartu nahi. Batera egin dugun analisiaren bidez, eta orain arte izan dugun genero ikuspegiaren barruan, lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualak azaleratzeak plazaratu dituen erronkei heltzeko asmoa dugu, betiere GK eta HGH arloetan.

Additional information

Additional information

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF 40 orrialde Hizkuntza: gaztelania