Lurreratuz. Desio ahantziak

Lurreratuz. Desio ahantziak

¡Descárgalo!

LURRERATUZ genero-ikuspegia eta aniztasun sexualaren ikuspegia Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) eguneroko lanera hurbiltzeko tresna da, erakunde horiek ikuspegiok kontuan har ditzaten Garapenerako Lankidetza (GL) eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza (HGH) garatzerakoan. LURRERATUZ tresna honek bi atal nagusi ditu: oinarriak (gure praktika eta prozesuei arrazoia eta zentzua ematen dieten giltzarri kontzeptualak) eta subjektuak (horiek garatzeko aukeratzen ditugun pertsona eta erakundeak). Lurreratzeari hortik heltzen diogu, aniztasun sexualaren eta generoaren ikuspegia GGKEen errealitatera hurbiltzeko, GL eta HGHrako euren jardunean.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Lurreratuz. Desio ahantziak

Egilea: NAHIA

Los Deseos Olvidados (Desio Ahantziak) liburu k sortu da LURRERATUZ. NAHIA taldearen lehen argitalpena den horretan, aipatu ikuspegiei buruzko gure gogoetak plazaratu genituen. Eta bi erronka nagusi (eta beste bi txikiago) agertu zitzaizkigun orduan. Bata zen sexu-generoa paradigma gainditzea (“bi sexu – bi genero” irakurketa klasikoa), eta sexu-nortasun eta sexu-zaletasunen irakurketa konplexuagoaren alde egin genuen, bitartasunaren eta heteronormatibotasunaren ondorioak neurtu ahal izateko. Eta beste erronka nagusia zen aurreko hori egitea, baina patriarkatuak emakumeen bizitzan izan dituen eraginak ezkutatu gabe. Batuketa egin, ez kenketa. Nola jarri ikusgai pertsonen errealitateak euren genero-nortasunaren edo lehentasunen arabera e ketatu gabe? Ez dugu erantzuna. Bidean ari gara.

Los Deseos Olvidados liburuan azaltzen den moduan, genero-teorietatik eta teoria feministetatik edan du NAHIAk, beste pertsona eta erakunde batzuek urtetan garatutako hausnarketa eta ‘liskarreta k’. Borroka feministek patriarkatuaren mekanismoetako asko ulertarazi dizkigute, eta funtsezko giltzarriak eskaini dizkigute gizartea eraldatzeko. Bide horretan ari gara, eta beste eskema zapaltzaile batzuk ere jarri ditugu eszenan, beren burua etengabe elikatuz gure nortasunak, desioak eta aukerak mugatzen dituzten bi eskema zapaltzaile: bitartasuna eta heteronorma botasuna.

Gure ustez, genero- eta sexu-aniztasunaren ikuspegia geure egitea, horren kontzientzia hart- zea eta saio batzuk egitea bide egokiak dira lan esparru dugun mundua eta errealitatea ikusteko modu konplexuagoa lortzeko. Horrez gain, koherentea ez ezik beharrezkoa ere bada giza eskubideen ikuspuntu k jardun ahal izateko eta gizarte kohesionatuago eta integratuago baten eraikuntzan aurrera egiteko.

LURRERATUZ lurra hartzeko tresna bat da. Ez dugu edonola lurreratu nahi, ez bada oinak apurka-apurka pausatuz; presarik gabe, baina etenik gabe. Oinarrien atalak esparru teorikoari heltzen dio, eta hiru ariketa azaltzen dira bertan, solasaldirako gogoeta batzuekin batera. Subjektuen atalean, testuinguruan jartzeko atal bat landu da, eta azterketarako hiru tresna proposatzen dira.

Taldea hauek osatzen dugu: ALDARTE – Gay, Lesbiana eta Transexualen arretarako Zentroa, Errefuxiatuen laguntzarako Euskadiko Batzordea (ZEHAR errefuxiatuekin) eta INCYDE, Inicia vas de Cooperación y Desarrollo.

Egileak: Amparo Villar, Esther Canarias, Fernando Altamira, Inmaculada Mujika eta Raquel Celis

Itzulpena: Bego Montorio

Irudiak: Asier Gallastegi

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF. 43 orrialde. Hizkuntzak: gastelania eta euskara. Urtea 2014