Migrazio kolonbiarra Euskadin: nahitakoa ala behartua?

Migrazio kolonbiarra Euskadin: nahitakoa ala behartua?

¡Descárgalo!

Gizarte-gertakari zaharrenetako bat ditugu, inondik ere, nazioarteko migrazioak, eta garrantzi berezia hartzen ari dira berriro ere globalizazio garai berri honetan. Pertsonek lurraldeetan barrena egiten dituzte joan-etorriak ikerketa soziologikoaren topikoetako bat izan dira eta dira, handia baita bereizgarritzat duten konplexutasuna. Halatan, konplexutasun horretan sakondu nahi izan dugu lan honetan ere, migrazio-molde desberdinak bereizi eta ezaugarritu nahian, kontuan harturik betiere migratzeko harturiko erabakia nahita edo beharturik hartu den.

Doako deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu doan deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.

Egin klik hemen diruz laguntzeko.

Hautaketa garbitu
SKU: E/E Kategoriak
Deskribapena

Deskribapena

Egilea: CEAR-Euskadi

Migrazio behartuen karakterizazioa ikertzeko eta haren eragina aztertzeko lan baten zatia da dokumentu hau. Raquel Celis-ek koordinatu du lana (CEAR-Euskadiko Gizarte eragin eta Parte Hartzerako Taldea). Egileak: José A. Oleaga, Iraide Fernández, Maite Fouassier, Julia Shershneva.

 

Gizarte-gertakari zaharrenetako bat ditugu, inondik ere, nazioarteko migrazioak, eta garrantzi berezia hartzen ari dira berriro ere globalizazio garai berri honetan. Pertsonek lurraldeetan barrena egiten dituzte joan-etorriak ikerketa soziologikoaren topikoetako bat izan dira eta dira, handia baita bereizgarritzat duten konplexutasuna. Halatan, konplexutasun horretan sakondu nahi izan dugu lan honetan ere, migrazio-molde desberdinak bereizi eta ezaugarritu nahian, kontuan harturik betiere migratzeko harturiko erabakia nahita edo beharturik hartu den.

Oro har, migrazio bat nahitakoa edo behartua izan daiteke. Beharturiko lekualdatzea dugu pertsona bat, jazarpen baten jomuga delako, edo halakoa izateko zorian dagoelako, bere burua lurraldea uztera beharturik gertaturikoa. Giza eskubideen urratze larri edo sistematiko edo denboran luzaturiko baten ondorio gisa ulertu beharra dago jazarpen hori, Estatuaren aldetik behar adinako babesik ez dagoenean. Bizilekua utzi eta sorterritik kanpora edo sorterriko beste lurralde batera aldatzen diren pertsona asko ez dira, a priori, barne lekualdatzeen eta errefuxiatuen araberako kategoria klasikoen barruan hartzeko modukoak, haien lekualdatzea behartua izan bada ere, eta horrexegatik ari gara CEAR-Euskadin beharturiko lekualdatzeen birkontzeptualizazio lanean.

Pertsona errefuxiatuen herri igorlea izan da Kolonbia historian barrena, arrazoi politiko eta zibilengatik, eta arrazoi ekonomiko eta sozialengatik, erruz gertatu diren giza eskubide urratzeak direla medio. Hala eta guztiz ere, pertsona errefuxiatuen giza eskubideen alde diharduten erakundeek argiro hautematen dute nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen bolumena apalagoa dela azkenaldi honetan.

Hala, lan honen helburua da Euskadin bizi diren pertsona kolonbiarren migrazio-mugimenduetan beharturik gertatu diren lekualdatzeak identifikatzea, eragin dituzten kausak ere ahal diren neurrian zehaztuz. Horretarako, inkesta bana egin diegu Euskadin bizi diren jatorri kolonbiarreko 400 pertsonari.

Horretarako, lehenik eta behin, jatorri kolonbiarreko populazio horren jatorrizko ibilbidea eta egoerak aztertuko ditugu, migrazioan eragina izan duten faktoreak ezagutzeko. Bigarrenik, eskubide guztiak (ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumen arlokoak, baita sexu eta ugalketarako eskubideak ere) aztertuko ditugu, zenbateraino bermatzen edo urratzen diren egiaztatzeko. Azkenik, lekualdatze behartuaren eta migrazio ekonomikoaren arteko mugak ezartzen saiatuko gara bi irizpideren arabera: inkestari erantzuten diotenek adierazten dutena eta taldeak lekualdatze behartuaz arestian emandako definizioaren arabera eransten duena.

Additional information

Additional information

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF 86 orrialde Hizkuntza: gaztelania Urtea: 2014