Mugen kanporatzea: Migrazio-kontrola eta asilo-eskubidea

Mugen kanporatzea: Migrazio-kontrola eta asilo-eskubidea

¡Descárgalo!

Dokumentu honen edukiak bi multzotan banatzen dira. Lehenengo zatian, mugak kanporatzeko politiken esparru teorikoa lantzen da batetik, eta, bestetik, horrek pertsona errefuxiatuengan dituen ondorio kaltegarriak, sistematikoki urratzen baita asilo-eskubidea. Bigarren zatian, berriz, zenbait estrategia eta erronka biltzen dira, giza eskubideen defentsan jarduten duten beste kolektibo sozial batzuekin elkar ezagutzeko eta baterako gogoeta egiteko prozeduran zehaztutakoak. Horietan oinarrituko da CEAR-Euskadik datorren denboraldian ildo horretan gauzatuko duen eragin politikorako lanaren estrategia, eta gainerako erakundeentzat ere erabilgarria izatea espero dugu.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Mugen kanporatzea: Migrazio-kontrola eta asilo-eskubidea. Eragin politikorako esparru-dokumentua

Egilea: CEAR-Euskadi

Eragin eta parte-hartze sozialeko arloaren bidez, errealitatea aldatzen lagundu nahi dugu; horretarako, herritar kritikoak hezi nahi ditugu, eta giza eskubideak sustatu, asilo-eskubideari eta garapen-eskubideari lehentasuna emanez.
Sarean lan egiten dugu hainbat erakunde sozial, kolektibo eta erakunde publikorekin, eta, horri esker, garapenerako hezkuntzako gure prozesuak partekatu eta aberastu ditugu.
Hiru gai-ardatzetan bildu da batez ere ildo horretan egin dugun lana. Erakundearen eta taldearen misioarekin bat, 1951ko Errefuxiatuen estatutuari buruzko Genevako Hitzarmenak (aurrerantzean, Genevako Hitzarmena) esplizituki onartzen ez dituen baina pertsona bat errefuxiatu bihurtzen duten arrazoiekin lotuta dauden jazarpen-motak ezagutarazteko eta horiek existitzen direla defendatzeko lan egiten dugu.

  • Generoan oinarritutako jazarpena ezagutaraztea eta Genevako Konbentzioaren esparruan berau onartu eta defendatu dadila sustatzea.
  • Eskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak urratzeagatik lekuz aldarazitako pertsonen giza eskubideak defendatzea nazioarteko babesaren esparruan, hori ere jazarpena delako.
  • Asilo-eskubideak egun krisialdia bizi duela agerian uztea eta salatzea, Espainiako lurraldera iristea lortzen dutenek ezin baitute asilo-prozeduran sartu, eta sistematikoki urratzen baita nazioarteko babesa.

Azken lan-ildo horren esparruan landu dugu ‘Amaierarik gabeko bidea: Europan sartzean asilo-eskubidea urratzea” lana Proiektuaren xedea da lanerako estrategiak eta sinergiak topatzea giza eskubideen arloko eragileen artean, pertsona errefuxiatuek Espainiako estatuan asilo-prozedura gauzatzeko dituzten aukeretan eragiteko.
Horretarako, 2012ko apirilean, gogoeta topaketa bat egin zen, eta Giza Eskubideen alorreko eragile hauek hartu zuten parte:

  • AEDIDH- (Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbiderako Espainiako Elkartea)
  • APDHA- (Giza Eskubideen Aldeko Andaluziako Elkartea)
  • Cambalache
  • CEAR Canarias
  • CEAR-Euskadi
  • CIMADE
  • (Errefuxiatuen eta Erbesteratuen Europako Kontseilua) (ECRE)
  • Ferrocarril Clandestino
  • MIGREUROP
  • Periodismo Humano
  • Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak ABZ-ixtearen aldeko plataforma
  • Proyecto Esperanza
  • SOS Racismo Bizkaia
  • Women ́s Link Worldwide

Elkarren artean egindako eztabaida eta hausnarketa horretatik sortu zen orain esku-artean duzun “Eragin Politikorako Dokumentua”. Bertan jasotzen dira gai honi buruz epe ertain-luzera begirako estrategiak eta erronkak.

“Europa gotorlekua: politikak, ondorioak eta babes-mekanismoak” izeneko lan-jardunaldi batzuen bidez zabaldu ziren eztabaida eta gogoeta horiek. Jardunaldietan gauzatu genituen mugak kanporatzeari eta horrek errefuxiatuengan dituen ondorioei buruzko esparru-txosten bat eta gaikako lantegi batzuk.

Additional information

Additional information

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF. 34 orrialde. Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Urtea:2012

Hizkuntza

Francés, Gaztelania, Inglés