CEAR-Euskadin boluntario izan nahi duzu? Anima zaitez! 50 pertsona inguruk osatzen dugu boluntario-taldea, eta erakundeak lan egiten duen hainbat arlotan laguntzen dugu: ikerketa, errefuxiatuekin esku-hartze zuzena, aisialdiko jarduerak, kontu juridikoak, harrera-pisuak, gaztelania-eskolak…

Esan iezaguzu zertan lagundu nahiko zenukeen eta zein diren zure zaletasunak, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Zure egoerara egokituko gara, eta beti izango duzu erakundeko langile baten laguntza. Boluntarioak egituran eta erabakietan inplikatuta eta integratuta daude, bai erakundeari bai jarduerei dagokienez.

Errefuxiatuentzako mundu solidario bat sortzen lagundu dezakezu! Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri gure boluntariotzari buruzko adierazpena.

Boluntario izan nahi dut


Adjuntar archivo