CEAR-Euskadin bete nahi duzun lanposturako
behar duzun pertsona aurkituko duzu

CEAR-Euskadin uste dugu errefuxiatuak eta migratzaileak lan-munduan sartzea dela haiek gizartean integratzeko modurik onena. Horretarako, Eskaintzen Kudeaketa eta Bitartekaritza Zerbitzua dugu, doakoa. Legezko aholkularitza, lanaren jarraipena eta tratu pertsonalizatua eskaintzen dizugu, baita kalitatea eta eraginkortasuna ere gure lanean.

Enpresa edo partikular bat bazara eta langileak kontratatu nahi badituzu, jar zaitez gure erakundearekin harremanetan. Gure Lan Poltsa osatzen duten pertsonen hautagaitzak bidaliko dizkizugu. Aurre-hautaketa bat egingo dugu, eskatutako lanpostura egokitzen den profil profesionala betetzen duten pertsonak hautatzeko. Pertsona horiek guztiek lan egiteko baimena dute, baita motibazio handia eta berehala lanean hasteko prestasuna ere.

CEAR-Euskadik zure enplegu-eskaintzetara ondoen egokitzen diren hautagaiak hautatuko dizkizu, doan. Bete ezazu formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Lana eskaini nahi dut