Errefuxiatuen giza eskubideekin duzun konpromisoak luzaroan iraungo du

Gizarte hau eraldatzen lagundu dezakezu, CEAR-Euskadiren Legatu Solidarioari esker. Zure herentzia familiari eta gertukoei uzteaz gain, zati bat edo zuk egokitzat jotzen duzuna utzi dezakezu datozen belaunaldientzat mundu hobea eta bidezkoagoa lortzen laguntzeko. Errefuxiatuekiko duzun elkartasunak luzaroan iraungo du.

Zergatik sartu CEAR-Euskadi zure testamentuan?

Errefuxiatuei laguntzeko eta beren ideia politikoengatik, etniarengatik, generoarengatik, sexu-orientazioarengatik edo beste arrazoi batzuengatik jazarpena jasaten duten pertsonen asilo-eskubidea defendatzeko egiten dugun lanarengatik.


Haien eskubideak defendatzen ditugu


Aldi baterako etxebizitza ematen diegu


Bizitza berri bati ekiten laguntzen diegu


Traumak gainditzeko laguntza ematen diegu

Zer egin dezakegu zure legatu solidarioarekin?

Zure ekarpena CEAR-Euskadiren proiektuak finantzatzeko erabiliko da; proiektu horien helburuak dira giza eskubideak defendatzea eta sustatzea, eta nazioarteko babesa behar duten eta/edo baztertuak izateko arriskuan dauden errefuxiatuen, lekualdatuen, aberrigabeen eta migratzaileen garapen osoa bultzatzea. Ahalik eta modu eraginkorrenean erabiliko dugula bermatzen dizugu, eta ahalik eta pertsona gehienei lagunduko diela.

Gure proiektuen bidez, zure aurrezkiek aukera berri bat emango diete dena galdu duten pertsonei


Zure etxea aldi baterako harrera-etxe bihur daiteke, bizitza berri bati ekiten hasi ahal izan daitezen

 

Nola sar dezaket CEAR-Euskadi nire testamentuan?

Testamentua egina badaukazu, zure notarioarekin harremanetan jarri eta aldatu besterik ez duzu. Bestela, testamentu solidarioa egiteko hainbat modu daude:

1

Oinordekorik ez badaukazu, CEAR-Euskadi oinordeko unibertsal izenda dezakezu, eta guretzat izango dira zure ondasun, eskubide, akzio eta halako guztiak.

2

Zure ondasunak pertsona eta/edo erakunde bati baino gehiagori utzi nahi badizkiozu, CEAR-Euskadi oinordekide izenda dezakezu, eta testamentuan adierazi alde bakoitzari zenbateko portzentajea dagokion

3

Nahi baduzu, ondasun jakin bat bakarrik utz diezaiokezu CEAR-Euskadiri, zeuk nahi duzuna, legatu baten bidez.

Testamentu solidarioa

 

Eskatu informazio gehiago formulario honen bidez, edo jarri harremanetan zuzenean CEAR-Euskadirekin 944 248 844 telefono-zenbakira deituta; aholkularitza emango dizugu