Zehar-Errefuxiatuekin GGKEak urteak daramatza asiloari, migrazioari eta lekualdatze behartuei buruz ikertzen, gure dendan asiloari, migrazioari eta lekualdatze behartuei buruz egin ditugun ikerlan eta argitalpenak aurki ditzakezu.

Horrez gain, dibulgazio-liburuak ere baditugu, oparitzeko ezin hobeak, eta, bidez batez, errefuxiatuen giza eskubideei edo kulturen arteko elkarbizitzari buruz kontzientziatzeko. Liburu horietako batzuk dira, besteak beste, Javier Isusiren Asylum  eta Jumbol haurrentzako ipuina.

Gure dendan sartzera eta liburu solidarioak oparitzera* gonbidatzen zaitugu. Zure laguntzari esker, ikertzen, dibulgatzen eta sentsibilizatzen jarraitu ahal izango dugu.

Erosi eta oparitu liburuak

Ikastetxeak eta institutuak


Asylum eta Jumbol eskoletan zenbait balio lantzeko erabil daitezke ; besteak beste: *giza eskubideen errespetua*, *asilo-eskubidea* eta *kulturen arteko elkarbizitza*. Asylum irakurle nerabe edo helduentzat da, eta Jumbol haurrentzat. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak ditugu.

Zure *ikastetxe edo institutuak* *hezkuntza-material* horiekin lan egiteko interesa badaukazu, mesedez, jar zaitez harremanetan Zehar, formulario hau beteta: