Artatzen ditugun pertsona askok afektazio psikologikoak jasaten dituzte, ez bakarrik beren herrialdea uztera eraman zituzten egoerengatik, baita migrazio-ibilbide gogorrengatik eta Euskadin beren bizitza berregiten saiatzean aurkitzen dituzten zailtasunengatik ere. 

Zehar Errefuxiatuekin arreta psikologikoa errefuxiatuen eta migratzaileen garapen integralerako harrera-prozesuaren funtsezko parte gisa ulertzen dugu. Horregatik, zeregin hori egiten duten beste erakunde batzuetako profesionalen laguntza daukagu.  

Hala ere, sare hori txiki geratu da hartzen ditugun pertsonen bolumenerako. Horregatik, Zehar-Errefuxiatuekin, La Caixa Fundazioak emandako dirulaguntzari esker, errefuxiatuentzako eta migratuentzako Arreta Psikologikoko Sarea osatzen ari gara. Ekimen honekin bat egin eta Euskadin egoera ahulean dauden pertsonak gizarteratzen lagundu nahi duten psikologiako profesionalei dei egiten diegu.  

Zehar-Errefuxiatuekin elkartetik asiloari buruzko prestakuntza ematen diegu, kasuak artatzen ditugun bitartean, profesionalei laguntza eskaintzen diegu eta talde-bilerak egiten ditugu kontrasterako, zailtasunak eta behar berriak identifikatzeko.  

Oraingoz, Bizkaian hitzarmen bat sinatu dugu Psikologia Elkargoarekin sare hori ehuntzen jarraitzeko. Gainerako lurraldeetan ere gauza bera egiteko lanean dihardugu. Azken batean, sare espezializatu bat osatu nahi dugu, dagoen eskaerari aurre egiteko gizarte-erakundeek garatutako osasun psikosozialeko arreta-programekin bat egiteko.  

Psikologiako profesionala bazara eta sare honetako kide izan nahi baduzu, bete ezazu hurrengo FORMULARIOA eta jarriko gara zurekin harremanetan.