Aitzindariak gara babesarekin eta migrazioarekin lotura duten gaien ikerketan. CEAR-Euskadiren ustez, ikerketak errealitatea zorroztasun zientifikoz aztertzeko aukera ematen du. Praktika interesgarriak identifikatu eta bildu nahi ditugu, nola praktika diskriminatzaile eta abusuzkoak hala praktika eraldatzaileak, horietatik ikasi ahal izateko.

Gure ikerketa-ereduari esker, errefuxiatu, migratzaile eta aberrigabeek ikerketaren fase guztietan parte har dezakete.

Ikerketa gizarte-eraldaketarantz orientatzen dugu. Gizarte-eraldaketarako eragileak ikerketan inplikatzen ditugu; hartara, jarraitu beharreko estrategia haientzat erabat arrotza ez izatea lortzen dugu, eta beren agendatan errazago sartu ahal izatea.

Kontsulta itzazu gure ikerketa guztiak argitalpenen atalean