Zer dira EGKIEak?


Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean aitortutako Ekonomia, Gizarte, Kultura eta Ingurumen Eskubideak dira (EGKIE). Eskubide zibil eta politikoen aintzatespen- eta babes-maila bera dute.

 

Zer zerikusi daukate errefuxiatuekin?


Askotan, pertsonak ez dira lekualdatzen indarkeria dagoelako; alderantziz, indarkeria erabiltzen da haiek lekualdatzeko eta beren lurraldeaz jabetzeko. CEAR-Euskadin ikusi dugunez, globalizazio neoliberalaren testuinguruan, gero eta lekualdatze behartu gehiagok daukate lotura pertsonen eta herrien ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eskubideen urraketarekin.

Agerian jarri nahi dugu erauzketa-industria askok, nekazaritzako erregaiak sortzeko labore bakarreko plantazioek eta enpresa handiek behartutako lekualdatzeetan izaten duten rola.

Kezkatuta gaude errealitate hori ez delako agertzen ingurumen-babesari buruzko eztabaida berrietan –horiek klima-aldaketari buruzkoak izaten dira ia erabat–, ezta errefuxiatu izatearen ikuskera klasikoan ere.

 

 

Proiektuak


Lekualdaketa behartuen arrazoiei buruzko eztabaida: begirada berriak, erronka berriak

Ekimen honen helburua da, giza eskubideen arloko eragileekin batera (giza eskubideen aldeko erakundeak, migratzaileen erakundeak, arrazismoaren aurkako erakundeak eta unibertsitateko eragileak), ikuspegi feminista batetatik lekualdatze behartuei buruz berriz hausnartzeko  daukagun beharra aztertzea, eta horiek egungo migrazio-mugimenduen barnean nola identifikatzen diren eztabaidatzea. Elkarlanean egindako lanaren fruituetariko bat ondoko manifestua da, bideo honetan laburbilduta.

Begirada berri bat asilo-eskubideari

2012ko proiektu horretan lekualdatze behartuak aztertu ziren, egungo migrazio-mugimenduen barnean, baita enpresa transnazionalen eraginarekin daukaten lotura ere. Kolonbiako kasua erabili zen eredu gisa.

Hiru ikerlan argitaratu genituen proiektu horren baitan:
Migrazioa ala lekualdatze behartua?
Saiakera horretan biztanleria-mugimenduen arrazoiak dira eztabaidagai. Ikerlan honen helburua izan da lekualdatze behartuak berriz kontzeptualizatzeko bidean aurrera egitea.

Saiakera esteka honetan deskarga dezakezu
Migrazio kolonbiarra Euskadin: nahitakoa ala behartua?
Ikerlan hau Ikuspegi rekin koordinatuta egin genuen. Lanaren helburua izan zen ikustea ea Euskal Herrian bizi diren kolonbiarren artean ba ote dagoen behartuta lekualdatutakorik.

Magdalena ibaiaren murmurioak

Kolonbiako El Quimbo zentral hidroelektrikoaren kasuaren ikerketa. Garapen-proiektu handi batek lekualdatze behartuan dituen eraginen azterketa.

 

Informazio gehiago


Arlo horretako proiektu gehiago ikusi nahi izanez gero, jo EGKIEen webgunera