Zer da?

2016ko azaroaren 13an, igandean, bi familia elkartu ziren bazkalorduan, elkarrekin jateko. Familia bat bertakoa zen eta bestea errefuxiatua edo migratzailea. Gauza bera gertatu zen Euskadiko, Europako eta mundu osoko hainbat eta hainbat etxetan.

Etxe bakoitzean, familiez gain, dinamizatzaile bat ere izan zen, otordua prestatzen laguntzeko. Familiatzat hartzen da bere burua halakotzat duen unitate oro, bertako kideak edonolakoak izanik ere: ama ezkongabeak, emakumezko bikoteak, gizonezko bikoteak, gizon-emakumeak, haurrak dituztenak edo haurrik gabeak, pisukideak, bakarrik bizi diren pertsonak, bilobekin bizi diren amonak, lagun-taldeak… Azken batean, bizitza partekatzen duten pertsonak.

Deskargatu informazio-diptikoa