Genero-arrazoiengatiko jazarpena

Jazarpen mota hau gertatzen da giza eskubideen urraketa larri edo sistematikoek zerikusia dutenean pertsona batek bere genero-nortasunagatik (emakumea, gizona, trans edo beste batzuk) esleituta duen rolarekin. Baita jazarpena bere sexu-lehentasunengatik gertatzen denean ere. Kasu batzuetan, pertsona batzuek beren herrialdeetatik ihes egin behar izaten dute, arrazoi horien ondorioz jazarpena jasaten dutelako, eta nazioarteko babesa eskatzen dute. Gehien bat emakumeek eta LGTBIQ pertsonek pairatzen dute jazarpen mota hau.

Zehar-Errefuxiatuekin aitzindaria da borroka honetan. Arrazoi horrengatik jazarritako pertsonak babesteko asilo-eskubidea aldarrikatzen dugu.

Ilustrazioa: Higinia Garay

Arlo honetan landutako zenbait eredu

Emakume Errefuxiatuak dira

Emakume askok egiten dute ihes beren etxeetatik. Ez dute beste aukerarik, bizi nahi badute. Ihes horretan, zor bat bereganatzen dute eta sexu-esplotazioa jasan behar izaten dute, hura ordaindu arte. Bizirik irauten ikasten dute, itzultzea baita arriskutsuena.

Emakume horiek asilo-eskubidea dute. Espainiako estatuan, ordea, oso gutxitan eman zaie nazioarteko babesa sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izandako emakumeei.

Beldur Gabe Bizi

Liburu honetan, hainbat emakumek bizi izandakoa jaso dugu; iritsi diren emakumeak direla esan nahi genuke. Baina iritsi ez zirenek bizi izandakoa ere jaso dugu. Beraien kabuz erabaki nahi duten pertsonen istorioak dira: identitatea, gorputza, sexualitatea, rolak edota  afektuak erabakitzea, beraien eskubideak bermatuz. Sistemaren aurkako ausardiak dira.

Deskargatu HEMEN argitalpena

Argitalpen Gehiago